Kale-garbiketa
Irun eta Hondarribiko kale, plaza eta hiri-guneen garbitasuna bermatzeko lan egiten dugu, eskualde garbiago, atseginago eta osasuntsuago bat sustatuz.
Egunero zaintzen dugu espazio publikoa
Egunero egiten ditugu espazio publikoaren garbiketa- eta mantentze-lanak, hiriaren itxura eta herritarren ongizatea hobetzeko. Kalitatezko giza baliabideak eta makina espezializatuak erabiltzen ditugu, eremu bakoitzaren beharretara egokituta.
Erantzukizun partekatua
Espazio publikoa garbi mantentzea garbiketa-zerbitzuen eta herritarren artean partekatutako zeregina da. Espazio publikoa errespetatzeak eta kale, parke eta hiri-eremuetan sortzen diren hondakinak murrizteak eskualde garbiagoa eta atseginagoa izaten laguntzen du, pertsona guztien gozamenerako.
Gure zerbitzuak
Espazio eta azalera bakoitzera egokitutako garbiketa-zerbitzuak eskaintzen ditugu, gure eskualdeko kaleak eta plazak garbi mantentzea helburu nagusitzat hartuta. Zoladurak eta espazio publikoak babesten dituzten metodo berritzaileak erabiltzen ditugu.
Eskuzko erratzaldiak
Sistema honen bidez, egunero garbiketa sakona egiten da espaloietan, plazetan, oinezkoentzako guneetan, parkeetan, bidegorrietan, aparkalekuetan eta intereseko beste espazio publiko batzuetan.
Zerbitzuak eskuzko garbiketa-brigadak eta motordun ekipamenduak barne hartzen ditu, hiri-eremu bakoitzaren ezaugarrietara egokituta.
Ekorketa mekanikoa
Barredora autopropultsatuen bidez, galtzadak, espaloiak eta oinezkoentzako guneak modu mekanizatuan garbitzen dira.
Zerbitzu horri esker, bide publikoan pilatutako hondakinak eta zikinkeria modu eraginkorrean kentzen dira.
Kale eta oinezkoentzako guneen ureztaketa
Gure zerbitzuen artean, presiopeko uraren bidezko garbiketa eta ibilgailu mekanizatuen bidezko garbiketa daude, hautsa, hondakinak eta zoladurari itsatsitako zikinkeria kentzeko.
Udako hilabeteetan, kaleetako hezetasuna mantentzeko eta zirkulazio handiko kaleetan kutsadura murrizteko, ureztaketak ere egiten dira.
Garbiketa eta desugerketa
Garbiketa sakonerako tratamendu espezifikoak egiten ditugu, presio handiko ur beroko makineria erabiliz. Sistema horri esker, zoladuren eta oinezkoentzako guneen jatorrizko itxura berreskura daiteke, materialetan edo azpiegituretan kalterik eragin gabe.
Pintadak garbitzea eta kartelak kentzea
Eraikin eta espazio publikoetako pintadak, pankartak, kartelak eta banderolak kentzen dira, azalera bakoitzera egokitutako sistemak erabiliz.
Merkatuak, azokak eta jaiak
Garbiketa-zerbitzu bereziak eskaintzen ditugu ekitaldi publikoen aurretik, ekitaldian zehar eta ondoren, hala nola merkatu, azoka eta jaietan. Pertsona ugari biltzen direnez, halako ekitaldiek zikinkeria eta hondakin gehiago sortzea dakarte ezinbestean.
Fatxadak eta orban zehatzak
Espazio publikoetako orbanak eta itsatsita geratutako bestelako elementuak garbitzeko, jarduketa puntualak egiten ditugu.
Jarduketa bereziak
Gure azken helburua Irun eta Hondarribiko kaleak, plazak eta hiri-eremuak garbi mantentzea da. Horretarako, sentsibilizazio-, hedapen- eta prestakuntza-jarduera ugari antolatzen eta horietan parte hartzen dugu.
Zerbitzu bereziak
Bide-garbiketa zerbitzuak bere baliabideak urteko une eta ekitaldi zehatzetara egokitzen ditu.
San Martzialak
Garbiketa indartzeko dispositibo berezia Iruneko jaietan eta jende ugari biltzen duten ekitaldietan.
Ama Guadalupeko jaiak
Garbiketa eta mantentze-lanetarako dispositibo berezia Hondarribian.
Gabonak
Gabon-kanpainan merkataritza-gune, merkatu eta espazio publikoetan zerbitzu bereziak eskaintzen dira.
Merkatuak eta azokak
Merkatu, azoka eta jarduera publikoetako garbiketa eta mantentze-lanak.
Kirol-ekitaldiak
Garbiketa indartzeko lanak kirol-proben eta kirol-ekitaldien aurretik, ekitaldian zehar eta ondoren.
Denboraleak eta fenomeno meteorologikoak
Jarduketak fenomeno meteorologiko kaltegarrien eta aparteko egoeren aurrean.
Larrialdiak
Erantzun azkarra euri-jasa, uholde, elurte, izozte, lur-jausi eta bestelako fenomeno bereziek eragindako gorabeheren aurrean.
Arratoiak eta izurriteak kontrolatzea
Hiriguneko osasungarritasuna bermatzeko kontrol- eta prebentzio-kanpainak.
Irunen, arratoiak kontrolatzeko kanpaina orokorrak egiten dira, eta gorabehera puntualei ere erantzuten zaie.
Hondarribian, halaber, jarduketa espezifikoak egiten dira portuan, eta labezomorroak kontrolatzeko kanpainak ere garatzen dira.