Bisita gidatua Atalerrekako ur-araztegira eta Hondartzako punpaketa-estaziora

Bidasoa Beherea, 2024ko azaroaren 12a. Saneamenduaren Munduko Eguna dela eta, Txingudiko Zerbitzuak-ek doako bi bisita gidatu antolatu ditu Atalerrekako hondakin-uren araztegira eta Hondartzako punpaketa-estaziora. Bisitak azaroaren 24an izango dira, igandea, eta helburu nagusia Bidasoa Behereko saneamendu-sistema hurbiletik ezagutaraztea eta sistema eraginkor eta jasangarria izatearen garrantzia azpimarratzea da.

Aurten, bi bisita talde antolatu dira:

-Lehenengo taldeak Hondartzako punpaketa-estazioan hasiko du bisita, eta, ondoren, Atalerrekako hondakin-uren araztegira joango da (HUA). Aurreikusitako iraupena hiru ordukoa da, 9:00etatik 12:00etara, garraio-denborak barne.

– Bigarren taldeak bisita laburragoa egingo du, Atalerrekako araztegian. Bisita 11:30ean hasi eta 13:30ean amaitzea aurreikusten da.

Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dira. Interesdunek ondorengo inrpimaki orria bete beharko dute. Plaza kopurua mugatua da eta izen-emate hurrenkeraren arabera esleituko dira. Ibilgailu pribatuen erabilera murrizteko, Txingudiko Zerbitzuak-ek doako autobus zerbitzua antolatu du bisitarientzat; bi geldialdi egingo ditu Irunen eta beste bi Hondarribian.

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.