Jaietan Hondarribia zaintzea, guztion ardura

Hondarribia, 2026ko irailaren 3a. Txingudiko Zerbitzuak-ek eta Hondarribiko Udalak jaietarako garbiketa eta hondakin bilketa dispositiboa prestatu dute. Abuztuaren 30etik irailaren 12ra egongo da martxan. Epe horretan, ohiko lantaldeak eta baliabideak indartuko dira, kaleetako jardueraren eta sortutako hondakinen hazkundeari erantzuteko.

“Jaietan hainbat egunez jarduera handia izaten da Hondarribiko hainbat gunetan”, azaldu du Ortzi Alonso Hondarribiko Udaleko Kultura zinegotziak. “Txingudiko Zerbitzuak-ekin elkarlanean aritzeak aukera ematen digu jende gehien biltzen den egunetan garbiketa eta hondakin bilketa indartzeko».

Indartze lanak zortzi egunetan bilduko dira. Guztira, 125 lanaldi gehigarri aurreikusi dira, jarduera handieneko egunetan ohiko lanak indartzeko. Lanek 52.102,73 euroko kostua izango du guztira, ohiko zerbitzuak baino % 82,69 gehiago.

“Jaietan kaleetako jarduera nabarmen handitzen da, eta zerbitzuak egoera horretara egokitu behar ditugu. Horregatik, garbiketa eta hondakin bilketa indartzeko esfortzuak handitu dugu” azaldu du Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuak-eko gerenteak.

“Egun bakoitzeko beharretara egokitzeko moduko dispositiboa prestatu dugu. Jarduera handiena dagoen lekuetan baliabide gehiago jarriko ditugu”, adierazi du Valentín Gonzalez Txingudiko Zerbitzuak-eko Hondakinen eta Hiri Garbiketaren Saileko arduradunak. “Lantaldeak goizean goiz hasiko dira lanean, gauean zehar jarduera handiena duten guneak garbitzeko”.

Hondakinak gaika biltzeko 17 gune

Hondakin bilketa ere baliabide gehigarriekin indartuko da. Txingudiko Zerbitzuak-ek hondakinak gaika biltzeko 17 gune jarriko dituzte Hondarribiko hainbat tokitan. Jaietan jende gehien biltzea aurreikusten den eremuetan kokatuko dira.

Bentako sei txosnek ere baliabide bereziak izango dituzte. Txosna bakoitzak 120 litroko edukiontziak izango ditu. Kanpoaldean, guztiek erabiltzeko beirarentzako hiru iglu jarriko dira, baita ontziak eta kartoia biltzeko edukiontziak ere. Materia organikoa egunero bilduko da atez ateko zerbitzuaren bidez.

15.600 edalontzi berrerabilgarri sei txosnetarako

Txingudiko Zerbitzuak-ek 15.600 edalontzi berrerabilgarri banatuko dituzte hasiera batean sei txosnen artean, eta txosna bakoitzak 2.600 unitate jasoko ditu. Ohiko sistema erabiliko da: edalontzi bakoitzeko euro bateko gordailua ordainduko da. Jaietan nahi adina aldiz berrerabili ahal izango da, eta edalontzia itzultzean, gordailuan utzitako euroa berreskuratuko da.

Jaiak amaitutakoan, itzulitako edalontziak bilduko dira eta enpresa espezializatu batek garbituko ditu. Horrela, berriro erabiltzeko prest geratuko dira.

“Jaiak kalean bizi ditugu, eta horrek partekatzen ditugun espazioak zaintzea ere eskatzen du” adierazi du Ortzi Alonsok. “Hondakinak bereizteko eta gutxiago sortzeko baliabideak ditugu. Erabil ditzagun, eta zaindu dezagun Hondarribia guztion artean jai hauetan”.

Txingudiko Zerbitzuak-ek eta Hondarribiko Udalak hondakinak behar bezala bereiztearen garrantzia gogorarazi dute. Era berean, jaietarako prestatutako bilketa guneak erabiltzeko eskatu diete herritarrei. «Lan gehigarri hauek hondakin bilketa errazten du, baina jaietan parte hartzen dutenen laguntza ere beharrezkoa da”, adierazi du Zubiturrek.

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.