Txingudiko Zerbitzuek eta Hondarribiko Udalak hondakinen bilketa hobetuko dute Portua Auzoan

Hondakinen kudeaketa optimizatzeko eta Portua Auzoko kaleak garbi mantentzeko helburuarekin, Txingudiko Zerbitzuek, Hondarribiko Udalarekin lankidetzan, hainbat hobekuntza jarri ditu abian hondakinak biltzeko zerbitzuan.

Ekainaren 15etik aurrera, hondakinak biltzeko maiztasuna handitu da, edukiontziek gainezka egin ez dezaten prebenitzeko. Gainera, beste bilketa-gune bat jarri da Zuloaga kalean, 1. zenbakiaren parean, inguruko egoiliarrek edukiontzi gehiago izan ditzaten.

Valentin Gonzalez Txingudiko Zerbitzuetako hondakinen eta hiri-garbiketaren arduradunak herritarren parte-hartzearen garrantzia azpimarratu du aipaturiko neurriek arrakasta izan dezaten. “Neurriok benetan eraginkorrak izan daitezen, auzokide guztien lankidetza behar dugu”, adierazi du. Halaber, Gonzalezek gogorarazi die herritarrei garrantzitsua dela hondakin guztiak edukiontzien barruan botatzea eta hurbilen dagoen irlatxoara joatea, gertuen dagoen edukiontzia beteta badago. “Hondakinak bereiztea funtsezkoa da, ez bakarrik ingurumena babesteko, baita legez derrigorrezkoa delako ere”, adierazi du Gonzalezek.

Valentin Gonzalezek azpimarratu duenez, “gure kaleak garbi mantentzea guztion erantzukizuna da”. Hobekuntza horiekin, Txingudiko Zerbitzuek eta Hondarribiko Udalak Portua auzoko bizi-kalitatea hobetzeko konpromisoa berretsi dute, eta herritarrek modu positiboan erantzungo dutela espero dute, ingurune garbiagoa izan dezagun.

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.