Ehunka objekturi bigarren aukera bat emateko aukera Hondarribian, urteko lehen Merka2dasoan

Bidasoa Beherea, 2024ko martxoak 7.Eguraldi iragarpen txarrak Hondarribian azaroaren 11n bigarren eskuko objektuen azoka ospatzea galarazi ondoren, igande honetan, martxoak 10, urteko lehen Merka2dasoa iritsiko da Hondarribiara. Berritasun nagusi gisa, azoka Arma Plazan izango da, San Pedro kalean beharrean, 10:30etik 14:30era.

Merkatua bigarren eskuko objektuen salerosketara dago bideratuta eta hiri-hondakinen prebentzioa sustatzea du helburu. Beraz, egoera onean dauden hainbat artikulu saltzeko aukera izango da. Ezin izango da material berririk saldu, ezta stockean dauden artikulurik, eskulanik, bisuteriarik edota merkaturako berariaz sortutako artelanik ere.

Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuen gerenteak merkatura joateko deia egin nahi die herritarrei; izan ere, “igande ezberdin bat pasatzeaz gain, etxeko txikienak sentsibilizatzeko eta ingurumena babesten lagunduko duten jardunbide egokiak irakasteko modu on eta dibertigarria ere bada”.

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.