Merka2dasoa: ehunka objekturi beste aukera bat emateko jardunaldi berri bat, Hondarribian

  • Uztailaren 6an, larunbata, egingo da. Aurreko aldian bezala, Arma Plazan izango da, 10:30etik 14:30era.
  • Interesa duten pertsonek postua jartzeko aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute www.txinzer.eus webgunearen bidez, ekainaren 26a baino lehen.

Irun, 2024ko ekainaren 19a. Datorren uztailaren 6an Hondarribiak berriro hartuko du bigarren eskuko objektuen azoka, Merka2dasoa. Aurreko aldian bezala, ekitaldia Arma Plazan egingo da, San Pedro kalean beharrean, 10:30etik 14:30era.

Izen-ematea zabalik

Salmenta-postu bat jarri nahi duten pertsonek izena eman dezakete dagoeneko txinzer.eus webgunearen bidez edo 900 119 384 telefonora deituta, ekainaren 26a baino lehen.

Era guztietako objektuak saldu ahal izango dira, betiere egoera onean badaude: kirol-materiala, arropa, poltsak, jostailuak, liburuak, etxetresna elektriko txikiak, antzinako objektuak eta abar. Ez da onartuko material berria edo stockekoa saltzea, ezta ekitaldirako bereziki egindako eskulanak edo bitxi-artisautza ere.

Gainera, azokak gordailuko salmentarako gune bat izango du. Norberaren posturik ez dutenek beren objektuak utzi ahal izango dituzte, antolakuntzak haien izenean sal ditzan.

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.