Txingudiko Zerbitzuak-ek webgunea berritu du, herritarrei eskaintzen dizkieten zerbitzuak hurbiltzeko

Webgune berria asteazken honetan, urriaren 14an, jarriko da martxan, eta aurretiko hitzordua Internet bidez eskatzeko aukera eskainiko du, orain arte erabilgarri ez zegoen zerbitzua.

Irun, 2026ko urriaren 14a. Txingudiko Zerbitzuak-ek webgune berria estreinatuko du asteazken honetan, urriaren 14an. Erakundeak diseinua eta edukien antolaketa berritu ditu, Irungo eta Hondarribiko herritarrek behar duten informazioa errazago aurkitu ahal izan dezaten.

Webgune berria aurrekoaren gainean eraiki da, eta haren bidez izandako ondorioei esker, informazioa aurkezteko modua birplanteatu egin da. Irudi aldaketaz harago, webgunea praktikoagoa eta erabilerrazagoa izan dadin ere lan egin da.

Helbideak bere horretan jarraituko du, www.txinzer.eus, baina bertara sartzen direnek erabat berritutako webgunea aurkituko dute. Egitura berriak protagonismo handiagoa ematen die ohiko izapideei eta kontsultei, eta hasierako orritik zuzenean sartzeko aukera eskaintzen du. Era berean, edukiak aurkezteko modua berrikusi da, nabigazioa errazagoa izan dadin, bai ordenagailutik, bai telefono mugikorretik.

Webguneak Txingudiko Zerbitzuak-ek Irunen eta Hondarribian eskaintzen dituzten zerbitzuei buruzko informazioa biltzen du. Bertan, urarekin edo hondakinen bilketarekin lotutako gaiak kontsultatu, tarifak ezagutu eta eskuragarri dauden izapideetara jo daiteke. Erakundearen gaurkotasunari buruzko albisteek ere euren tartea dute.

Aurretiko hitzordua, orain baita Internet bidez ere

Berrikuntza aipagarrienetako bat aurretiko hitzordua webgunetik bertatik eskatzeko aukera da. Orain arte, Txingudiko Zerbitzuek-ekin hitzordua hartu nahi zutenek telefonoz edo posta elektronikoz egin behar zuten eskaera. Asteazken honetatik aurrera, Internet bidez ere egin ahal izango dute.

Aukera berri horri esker, herritarrek edozein unetan eskatu ahal izango dute hitzordua, telefono bidezko arreta ordutegira egokitu beharrik gabe. Gainera, ohiko komunikazio bideek erabilgarri jarraituko dute; beraz, telefonoz deitu edo mezu elektroniko bat bidali nahi dutenek orain arte bezala egin ahal izango dute.

Aurretiko hitzordua Internet bidez eskatzeko aukera webgune berriak dakarren lehen hobekuntzetako bat da. Helburua, hasieratik, erakundearekin harremanetan jarzeko, herritarrei aukera gehiago eskaintzea izan da.

Garatzen jarraituko duen webgunea

Txingudiko Zerbitzuak-ek datozen hilabeteetan funtzionalitate gehiago txertatzea aurreikusten dute. Hori dela eta, webguneak garatzen eta hobetzen jarraituko du martxan jarri ondoren ere.

Lehen fase honi esker, batez ere, webgunea berritu, informaziorako sarbidea hobetu eta aurretiko hitzordua Internet bidez eskatzeko aukera gehitu da. Hemendik aurrera, webgunetik zuzenean egin daitezkeen izapideak zabaltzea eta erabiltzaileentzat baliagarriak izango diren tresna berriak garatzea izango dira lanaren ardatz nagusiak.

Berrikuntza honen bidez, erakundeak beren webgunea herritarrentzako arreta kanal erabilgarriagoa izatea nahi du, denborarekin hobetzen eta behar berrietara egokitzen jarraituko duena.

Webgune berria asteazken honetatik aurrera, urriaren 14tik aurrera, egongo da eskuragarri, www.txinzer.eus helbidean.

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.