Bigarren eskuko bizikleten azoka Irunen, Mugikortasunaren Europako Astearen barruan
Datorren igandean, irailaren 17an, Mugikortasunaren Europako Astearen baitan, bigarren eskuko bizikleten eta patinete elektrikoen Merka2dasoa egingo da Irunen. Azoka Zabaltza plazan izango da, 10:30etik 14:00etara.
Merka2dasoaren helburu nagusia mugikortasun jasangarria sustatzea eta hiri-hondakinak murriztea da, herritarrei erabilitako bizikletak eta patinete elektrikoak berrerabiltzeko topagune bat eskainiz. Horregatik, salgai jarriko diren bizikleta eta patinete elektriko guztiek erabilitakoak izan eta egoera ezin hobean egon beharko dute. Ezingo da material berririk edo stockeko materialik saldu.
Adin nagusiko pertsonek bakarrik hartu ahal izango dute parte, eta NANa eta telefono-zenbakia eman beharko dituzte. Bizikletak eta patinete elektrikoak baino ez dira onartuko, eta horien salneurria ezin izango da 500 €-tik gorakoa izan.
Bere bizikleta edo patinete elektrikoa saldu nahi duenak hitzordua eskatu beharko du esteka honetan klik eginez edo 900 119 384 telefonora deituta.
