Eskaera-formularioa

Eskatu informazio publikorako sarbidea eskaera-formularioaren bidez.

Zer da eskaera-formularioa?

Atal honetan informazio publikorako sarbidea eskatzeko bide bat eskaintzen dugu, gardentasunari buruzko araudia jarraituz.

Eskabidea egiteko, bete formulario hau eta sakatu Bidali botoia:

Datu pertsonalak

Arreta pertsonalizatuagoa eskaini ahal izateko, ondorengo datuak eman behar dizkiguzu.<br>

Zure kontsulta

Deskribatu zure kontsulta ahalik eta xehetasun handienarekin. Kontratu-zenbakia ezagutzen baduzu edo kontsultarekin lotutako izapidearen identifikatzaile bat (ID) baduzu, adierazi hori ere.

Informazioa eskuratzeko baldintzak

Txingudiko Zerbitzuen Gardentasun Arloak informazioa biltzen du:

• Modu eskuragarrian eta zuzenean eskainiz.

• Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko Legeak ezarritako baldintzak jarraituz.

• EUDEL, Euskadiko Udalen Elkarteak, ezarritako sailkapen-eskema jarraituz.

Edozein bidetatik jasotzen den informazio-eskaera aztertu egingo da, eta, hala badagokio, aintzat hartuko da.

Gainera, eskatzailea identifikatzen bada eta harremanetan jartzeko modu bat uzten badu, erantzun egingo zaio.

Nolanahi ere, INFORMAZIO PUBLIKOA ESKURATZEKO ESKUBIDEARI jarraiki, formalki eska daiteke informazioa eskuratzea eta/edo argitaratzea.

Informazio publikoa eskuratzeko eskaerak

SEskaera ez onartzeko arrazoiak eta eskariari buruz erabakitzeko dauden interesak aztertuko dira.

Eskatutako informazioa beste erakunde batek egin badu, eskaera bidaliko zaio, sarbideari buruz erabaki dezan.

Eskatutako informazioak hirugarrenen eskubide edo interesei eragiten badie, alegazioak egiteko epe bat emango zaie.

Eskaeraren ebazpena guztiz baiets daiteke, partzialki baiets daiteke edo ezets daiteke.

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.