Planak, memoriak eta proiektuak
Kontsultatu uraren, hondakinen eta bide-garbiketaren zerbitzuei aplikatu beharreko ordenantzak eta araudia.
Planak
Uraren ziklo integrala kudeatzeko hornidura eta saneamendu azpiegituretan inbertsioak egiteko programa P2025
2005-2015 Inbertsioen Hamar Urteko Plana bukatu ondoren, Txingudiko Zerbitzuakek etorkizunean egin beharreko esku hartze premiazkoenen inbentario berria egin du, haien planifikazioa, hurrengo hamar urteetarako programazioa eta aurrekontu estimazioa egiteaz gainera. Honako lehentasun maila hauen arabera sailkatu dira esku hartze guztiak: handia, handia-ertaina, ertaina eta txikia. Aurreko planetik egin gabe geratu ziren proiektuak ere sartu dira bertan.
Guztira, 43 esku hartze dira eskualdean Uraren Ziklo Integralaren fase desberdinetan egin beharrekoak, hala ura biltzeko eta hornitzeko azpiegiturei nola banaketa sareei, kolektoreei eta beste saneamendu sare batzuei eta araztegiari dagokienean. Esku hartze horiek egiteko kalkulatutako hainbat urtetarako aurrekontua 46.530.000 euro dira.
Ondorengo dokumentuak informazio zehatza argitartzen da.
2005-2015 Inbertsioen Hamar Urteko Planaren betetze mailaren ebaluazio txostena
Txingudiko Zerbitzuak S.A.k, bere sareetan inbertsioak egiteko beharra zegoela ikusita, “2005-2015 Inbertsioen Hamar Urteko Plana” abian jarri zuen. Etorkizunean premiazkoenak ziren esku hartzeen inbentarioa egingo zen bertan, hartan oinarrituta, ur hornidura, banaketa eta saneamendu sareetan egin beharreko inbertsio berrien planifikazioa eta programazioa gauzatu ahal izateko.
2016. urtean amaitutzat eman da, “2005-2015 Hamar Urteko Plana” eta jasotako obra gehienak egin direla atera daiteke ondorioz, eta horrenbestez, bete egin dira jarritako helburu nagusiak. Zehatz esateko, honako hauek dira betetze mailaren datuak
| Eskuhartze kopurua | Proiektatutakoak Gauzatutakoak | 30 22 | %73 |
| Esku hartzeen zenbatekoa | Proiektaturiko | 56.705.000 | %64 |
Esku hartze horiek guztiak xehe adierazten dituen dokumentuak dauzkazue ondoren.
Txostenak
Txostenak urtero egiten dira. Txingudiko Zerbitzuetan urte horretan egin diren ekimen guztien deskribapena dira. Ekimen desberdinetan lortu diren emaitzak sakonki ulertzeko, datu askoz eta grafiko ugariz beterik daude txostenak. Hurrengo loturetan eskuragarri dauden txostenak kontsulta dezakezu.
Ez duzu bilatzen duzun informazioa aurkitzen?
Eska dezakezu Informazio publikoa formularioaren bidez.