Poltsa konpostagarriak eskuratzeko makinak

Poltsa konpostagarriak eskuratzeko makinak

Gai organikoa biltzeko poltsa konpostagarriak eskuratzeko hiru makina ari dira funtzionatzen eskualdean.

Poltsa pakete bat eskuratzeko, herritar bakoitzak gai organikoaren edukiontzia irekitzeko erabiltzen duen txartela makinen irakurgailu magnetikora hurbildu besterik ez du egin behar.

Poltsak doan dira eta bost astean behin poltsa pakete bat eskuratu ahal izango da. Txingudiko Zerbitzuakek etorkizunean epe hori alda dezake, hala behar badu, izandako poltsa kontsumoaren arabera.

Honako leku hauetan jarri dira makina horiek:

Txingudiko Zerbitzuaken Jendeari Arreta emateko bulegoa

Jendeari arreta emateko lokalaren barruan bertan dago, beheko solairuan. Irekiera-ordutegian irisgarria.

Irun

Junkal kalea 26, behea, Irun

Ast.-Ost.: 08:30-14:00

Hondartza Kiroldegia (Hondarribia)

Kiroldegiko atartean dago. Irekiera-ordutegian irisgarria.

Hondartza Kiroldegia

Ramon Iribarren pasealekua, Hondarribia

Ast.–Iga.: 07:30–22:00

Irungo HAZ

Makina zuzenean eraikinaren kanpoko fatxadan sartuta dago, sarrerako gunean, hain zuzen ere. Makina kanpoan dogoenez, ez duzu bulegoetan sartu beharrik.

Irungo HAZ

San Martzial, 2, Irun

Ast.–Iga.: 08:00–22:00

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.