Edukiontzi gris iluna: gainerakoa
Ontzia ez delako edo birziklatua izateko baldintzak betetzen ez dituelako birziklagarria ez den oro da errefusa edo gainerakoa.
Birziklatze-prozesua
Kontrolpeko zabortegi batera eramaten dira zaborren edukiontzian uzten diren hondakinak. Zabortegi horietan badago hondakin hauek uztea, manipulatzea eta biltegiratzea. Isurialdean utzi baino lehen, pisatu egiten dira zabortegira iristen diren hondakin guztiak.
Txingudiko datu espezifikoak
Txingudiko Zerbitzuakek jaso eta Arasoko Garbigunera eramaten ditu zaborren edukiontzian utzitako hondakinak. Gero Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak jasotzen du zaborra dagokion zabortegira eramateko: Urtetara (Zarautz), Sasietara (Beasain) edo Lapatxera (Azpeitia).
Estadistika
Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 185 kg zabor uzten ditu hondakinetan zaborren edukiontzian.