5l-tik gorako upela
5l-tik gorako upela
Garbiguneetan utzi behar da plastikoa, kantitate handitan denean. Txingudiko eskualdean bada bat Arason (Irun), Decathlon ondoan, eta beste bat Akartegin (Hondarribia), Txiplautik gertu.
Hondakinaren deskribapena
Plastikozko hondakina da. Petroliotik eratorritako konposatu organikoek eta beste substantzia naturalek osatua da plastikoa. Prozesu kimikoen bidez hainbat plastiko mota lortzen dira: Polietileno Tereftalatoa (PET), Dentsitate handiko Polietilenoa (PEAD), Dentsitate apaleko Polietilenoa (PEBD), Polipropilenoa (PP), Poliestirenoa (PS), eta Binilo Poli-kloruroa (PVC).
Birziklatze-prozesua
Era guztietako hondakin bizigabeak (zaborra, pladurra, plastikoa, beira laua) jasotzen dituzten bizigabeen hondakindegira eramaten da Garbigunean kantitate handitan utzitako plastikoa; egun birziklatu ezin diren hondakinak dira. Bizigabeen hondakindegian lursailetan uzten dira hondakinak, hondakin mota bakoitza leku jakin batean. Hondakin guztiak trinkotu eta ahalik eta gehien prentsatzen dira ahalik eta bolumen txikiena har dezaten.
Txingudiko datu espezifikoak
Txingudiko Zerbitzuakek Gaintxurizketako (Irun) Arasoko bizigabeen hondakindegira eramaten du Araso eta Akartegiko garbiguneetan kantitate handitan utzitako plastikoa
Estadistika
Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 0,25 kilogramo uzten ditu hondakinetan Garbiguneetan.