Bankuaren kutxazain automatikoa
Bankuaren kutxazain automatikoa
Garbiguneetan utzi behar dira saltzeko makinak. Txingudiko eskualdean bada bat Arason (Irun), Decathlon ondoan, eta beste bat Akartegin (Hondarribia), Txiplautik gertu.
Hondakinaren deskribapena
Edari, produktu solido, diru eta era guztietako produktuak era automatikoan eskaintzen dituzten gailu guztiak aintzat hartzen dira saltzeko makinen artean. Gailu elektriko eta elektroniko guztiek ikur identifikagarri bat dute hiriko gainerako zaborretarik berex eta gaika bildu behar direla adierazteko.
Birziklatze-prozesua
Sailkatu, garbitu eta bereizten diren planta batera eramaten dira Garbigunean utzitako saltzeko makinak. Hasteko, deskutsatu egiten dira gailuak, kentzen zaizkie izan ditzaketen pilak edo bateriak, eta gero bereizi egiten dira metalak, beira eta plastikoa. Honenbestez lortzen da bigarren lehengai gisa baliatzeko material eta osagaien portzentaje handi samarra.
Burdina, aluminioa, metal baliotsuak dauzkaten kobre kontzentratuak, hainbat plastiko mota eta beira bezalako produktuak lor daitezke. Prozesuaren hasieran bereizten diren pilak, bateriak, tinta-kartutxoak eta tonerrak kudeatzaile espezializatuei igortzen zaizkie, eta gainerako osagaiak metalak urtzeko eta birziklatzeko plantetara eramaten dira.
Txingudiko datu espezifikoak
Indumetal enpresak jaso eta Erandion (Bizkaia) duen tratamendu plantara eramaten ditu Araso eta Akartegiko Garbiguneetan uzten diren saltzeko makinak. Planta hartan lortzen dituzte bigarren lehengai gisa baliatuko diren osagaiak. Osagai hauek Europako hainbat enpresa kudeatzaileetara eta metalak urtzeko eta birziklatzeko plantetara eramaten dira.
Estadistika
Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 0,25 kilogramo uzten ditu hondakinetan Garbiguneetan.