Bizikleta

Bizikleta

Garbiguneetan utzi behar da txatarra. Txingudiko eskualdean bada bat Arason (Irun), Decathlon ondoan, eta beste bat Akartegin (Hondarribia), Txiplautik gertu.

Hondakinaren deskribapena

Txatarra da baztertutako metalezko zatien multzoa, batez ere burdina, aluminioa eta kobrea.

Birziklatze-prozesua

Ataltze lekura eramaten da Garbigunean utzitako txatarra. Bertan osagai batzuk berrerabiltzen dira edo txatarra gisa saltzen zaie birziklatzen duten beste enpresei.

Txingudiko datu espezifikoak

Irungo Albisu edo Hondarribiko Vidaurreta ataltze enpresek jasotzen dute Araso eta Akartegiko garbiguneetan utzitako txatarra biltegiratzeko eta saltzeko. Bigarren erabilera bat emateko edo beste industria batzuetan lehengai gisa erabiltzeko saltzen da.

Estadistika

Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 0,25 kilogramo uzten ditu hondakinetan Garbiguneetan.

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.