Butanoa (bonbona)
Butanoa (bonbona)
Bonbonen banatzaileari itzuli edo garbiguneetan utzi behar dira bonbonak. Txingudiko eskualdean bada bat Arason (Irun), Decathlon ondoan, eta beste bat Akartegin (Hondarribia), Txiplautik gertu.
Hondakinaren deskribapena
Butano gasa dute bonbonek, petrolioaren destilazioaren bidez likidotutako gasa, nagusiki butano arruntaz (% 60), propanoz (% 9), isobutanoz (% 30) eta etanoz (% 1) osatua. Koloregabea eta usaingabea da gas hau, eta usain ez atsegina ematen dion usain-gai bat eransten zaio ihesen bat gertatuz gero hauteman ahal izateko. Gas hau batez ere sukaldean erabiltzen da, baita gas pizgailuetan eta ur beroa edukitzeko. Bonbona laranjak erabiltzen dira butano gasa garraiatzeko; hauek 6 edo 12,5 kg butano gas edukitzen dituzte, bonbonaren neurriaren arabera.
Birziklatze-prozesua
Bonbonak banatzen dituen enpresak jasotzen ditu Garbigunean uzten diren bonbonak, eta berriro ere butano gasaz beteta berrerabiltzen dituzte.
Txingudiko datu espezifikoak
Beasainen (Gipuzkoa) dagoen Gasgarin bonbonak banatzeko enpresak jasotzen ditu Araso eta Akartegiko Garbiguneetan uzten diren butano bonbonak.
Estadistika
Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 0,25 kilogramo uzten ditu hondakinetan Garbiguneetan.