Disketegia

Disketegia

Garbiguneetan utzi behar dira informatika eta telekomunikazio ekipoak. Txingudiko eskualdean bada bat Arason (Irun), Decathlon ondoan, eta beste bat Akartegin (Hondarribia), Txiplautik gertu.

Hondakinaren deskribapena

Ordenagailuak, inprimagailuak, idazteko makina elektrikoak edo elektronikoak, mahaiko edo sakelako kalkulagailuak, era guztietako telefonoak, fax terminalak eta soinua, irudiak edo telekomunikazio bidezko bestelako informazioak igortzen dituzten produktuak aintzat hartzen dira informatika eta telekomunikazio ekipoen artean. Gailu elektriko eta elektroniko guztiek ikur identifikagarri bat dute hiriko gainerako zaborretarik berex eta gaika bildu behar direla adierazteko.

Birziklatze-prozesua

Sailkatu, garbitu eta bereizten diren planta batera eramaten dira Garbigunean utzitako informatika eta telekomunikazio ekipoak. Hasteko, eskuz bereizten dira hodi katodikoak dituzten gailuak (telebistak eta monitoreak). Gero deskutsatu egiten dira gailuak, kentzen zaizkie izan ditzaketen pilak edo bateriak, eta gero bereizi egiten dira metalak, beira eta plastikoa. Honenbestez lortzen da bigarren lehengai gisa baliatzeko material eta osagaien portzentaje handi samarra.

Burdina, aluminioa, metal baliotsuak dauzkaten kobre kontzentratuak, hainbat plastiko mota eta beira bezalako produktuak lor daitezke. Prozesuaren hasieran bereizten diren pilak, bateriak, tinta-kartutxoak eta tonerrak kudeatzaile espezializatuei igortzen zaizkie, eta gainerako osagaiak metalak urtzeko eta birziklatzeko plantetara eramaten dira.

Txingudiko datu espezifikoak

Indumetal enpresak jaso eta Erandion (Bizkaia) duen tratamendu plantara eramaten ditu Araso eta Akartegiko Garbiguneetan uzten diren informatika eta telekomunikazio ekipoak. Planta hartan lortzen dituzte bigarren lehengai gisa baliatuko diren osagaiak. Osagai hauek Europako hainbat enpresa kudeatzailetara eta metalak urtzeko eta birziklatzeko plantetara eramaten dira.

Estadistika

Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 0,25 kilogramo uzten ditu hondakinetan Garbiguneetan.

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.