Disolbatzaile potoa

Disolbatzaile potoa

Garbiguneetan utzi behar dira hondakin arriskutsuak. Txingudiko eskualdean bada bat Arason (Irun), Decathlon ondoan, eta beste bat Akartegin (Hondarribia), Txiplautik gertu.

Hondakinaren deskribapena

Hondakin toxiko eta arriskutsuak dira beren osaeran arrisku izaera ematen dioten osagaiak dituztenak eta osagai horiek eduki dituzten ontziak. Gisa honetako hondakinak dira, besteak beste, pintura eta disolbatzaileen hondarrak, kartutxoak eta tonerrak, hondakin toxikoak eta arriskutsuak eduki dituzten ontziak eta beste batzuk.

Birziklatze-prozesua

Hondakin toxikoak eta arriskutsuak tratatzeko plantara eramaten dira Garbigunean uzten diren hondakin toxikoak eta arriskutsuak. Hiru multzotan sailkatzen dira hondakin hauek, eta bestelako tratamendua ematen zaio multzo bakoitzari: birziklatu egiten dira, inertizatu edo energiarako aprobetxatu. Hondakinok eduki dituzten ontziak birziklatu egiten dira garbitu ostean deskutsatzeko, eta erretxinak eta disolbatzaileak garbitu eta fundizioetara bidaltzen dira. Azido arriskutsuak dituzten hondakinak, esate baterako inprimagailuetako tinta eta tonerra, edo bero gaitasunik ez duten pinturak inertizazio prozesura eramaten dira, hau da, hareekin nahasten dira toxikotasuna kentzeko eta eraikuntzan edo zementua egiteko industrian lehengai gisa erabiltzeko. Azkenik, bero gaitasun handiko hondakinak, esate baterako, pintura eduki duten ontziak, energia ekoizteko erabiltzen dira erraustegietan.

Txingudiko datu espezifikoak

Bidasoa Ecogestión enpresak jaso eta Irunen duen tratamendu plantara eramaten ditu Araso eta Akartegiko garbiguneetan utzitako hondakin toxiko eta arriskutsuak.

Estadistika

Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 0,25 kilogramo uzten ditu hondakinetan Garbiguneetan.

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.