Eguzkitakoa
Eguzkitakoa
Garbiguneetan utzi behar dira bolumen handikoak. Txingudiko eskualdean bada bat Arason (Irun), Decathlon ondoan, eta beste bat Akartegin (Hondarribia), Txiplautik gertu.
Birziklatze-prozesua
Osagai guztiak bereizi ahal izateko deskonposatu egiten dira Garbigunean utzitako bolumen handiko hondakinak. Birziklagarriak diren osagaiak (beira, plastikoa, ehunak) birziklatzeko plantetara eramaten dira, eta hondakindegira eramaten dira birziklagarriak ez diren materialak.
Txingudiko datu espezifikoak
San Marko Mankomunitatera eramaten ditu Txingudiko Zerbitzuakek Araso eta Akartegiko garbiguneetan utzitako bolumen handiko hondakinak. Bertan bereizten dira osagai birziklagarriak, eta gero birziklatzeko plantetara eramaten dira horiek. Bolumen handiko hondakin hauetatik lortutako material ez birziklagarriak dagokion hondakindegian utziko ditu bere garaian Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak: Urtetan (Zarautz), Sasietan (Beasain) edo Lapatxen (Azpeitia).
Estadistika
Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 0,25 kilogramo uzten ditu hondakinetan Garbiguneetan.