Motorrentzako olioa
Motorrentzako olioa
Garbiguneetan utzi behar da motorrentzako olioa. Txingudiko eskualdean bada bat Arason (Irun), Decathlon ondoan, eta beste bat Akartegin (Hondarribia), Txiplautik gertu.
Hondakinaren deskribapena
Automobil, soropila mozteko makina, tren, traktore eta antzekoen motorrak labaintzeko erabiltzen den olioa da motorrentzako olioa. Petroliotik eratorritako osagai kimikoak edo laborategietan egindako olio sintetikoak izan daitezke motorrentzako olioak..
Birziklatze-prozesua
Garbitzeko eta bigarren erabilera emateko tratamendu planta batera eramaten da Garbiguneetan utzitako motorrentzako olioa. Uhaska batean husten da tratamendu plantara iristen den olioa, eta dekantazioaren teknikaren bidez, hau da, grabitatearen eraginez dentsitate handiagoko isurkaria dentsitate apalagoko isurkaritik bereizteko teknikaren bidez, eduki dezakeen ura kentzen zaio. Bigarren fasean iragazi egiten da eduki ditzakeen sedimentuak kentzeko. Honenbestez lortzen da nagusiki porlana egiteko fabriketan merkaturatzen den bigarren mailako erregaia.
Txingudiko datu espezifikoak
Pasaian dagoen Tradebe Puerto Pasajes enpresak jaso eta Tradebe Puerto de Bilbao (Bilbo) tratamendu plantara eramaten du Araso eta Akartegiko Garbiguneetan utzitako motorrentzako olioa. Bertan burutzen da motorrentzako olio erabiliaren tratamendu integrala.
Estadistika
Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 0,25 kilogramo uzten ditu hondakinetan Garbiguneetan.