Aerosola (ontzia)

Aerosola (ontzia)

Metalezko ontzia da. Edukiontzi horian uzten dira plastikozko eta metalezko ontziak eta brik moldekoak.

Hondakinaren deskribapena

Metalezko ontzia da. Altzairua lortzeko burdina-mea (pirita) eta aluminioa lortzeko bauxita dira metalezko ontziak egiteko lehengaiak. Guztiz birziklagarriak dira metalezko ontziak, eta mugarik gabe birziklatu daitezke haiek eratzen dituzten lehengaiak.

Birziklatze-prozesua

Jaso eta ontziak sailkatzeko plantara eramaten dira edukiontzi horian uzten diren hondakinak. Planta honetan bereizi egiten dira metalezko ontziak beste hondakinetatik elektroiman baten bidez. Plastikozko ontzietatik bereizi eta gero, burdinazko ontziak eta aluminiozkoak bereizten dira Foucault korrontearen bidez. Korronte honek intentsitate biziko gune magnetikoa sorrarazten du aluminiozko ontzian, imanak sorrarazitako gune magnetikoaren kontrakoa; halatan, gainerako burdinazko ontzietatik bereizten da aluminiozko ontzia. Metalezko ontzi guztiak bereizi eta gero dagokien siloetan uzten dira sakatu ahal izateko. Sailkatutako eta prentsatutako material fardelak biltegiratu egiten dira birziklatzeko plantetara eraman aurretik. Birziklatzeko planta hauetan egiten dituzte metalezko produktu berriak.

Siloak

Ontziak

Produktu berriak

Burdinazko ontziak

Kontserba-potoak

Burdinazko xaflak hainbat industria sektorerentzat

Aluminiozko ontziak

Edari-potoak

Etxebizitza eta leihoak, autoen karrozeria eta ontziak egiteko

Txingudiko datu espezifikoak

Txingudiko Zerbitzuakek jasotzen ditu edukiontzi horian utzitako brik moldeko ontziak, eta ontziak sailkatzeko plantara eramaten ditu gero, Urnietara (Gipuzkoa). Behin sailkatu eta gero birziklatzeko plantetara eramaten dira, altzairua Lajo y Rodríguez S. A. (Araba) plantara, eta Reydesa Recycling S. A. (Araba) plantara.

Estadistika

Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 15 kilogramo uzten ditu ontzi hondakinetan edukiontzi horian.

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.