Beirazko botila
Beirazko botila
Beirazko ontzia da. Iglu edo edukiontzi berdean uzten dira beirazko botilak, poteak eta flaskoak, tapoirik gabe, tapoiak beirazkoak ez badira.
Birziklatze-prozesua
Jaso eta beira sailkatzeko plantara eramaten dira edukiontzi berdean utzitako hondakinak. Planta honetan ezpurutasunak (papera, metalak eta beste) kentzen zaizkie ontziei, txikitu egiten dira gero eta kaltzin (bereizitako beira, garbia eta ehoa) bihurtzen dira. Horra hor urtuta beirazko ontzi berriak egiteko erabiltzen den lehengaia. Birziklatutako beirak jatorrizko lehengaiek (harea, soda eta kareharria) baino urtze tenperatura baxuagoa eskatzen du, eta honenbestez, energia gutxiago kontsumitzen da ontzi berriak egiteko prozesuan. Bildutako beirazko ontzien % 100a birziklatzen dela nabarmendu beharra dago
Txingudiko datu espezifikoak
Ecovidriok jaso eta Laudioko (Araba) beira sailkatzeko plantara eramaten ditu edukiontzi berdean utzitako hondakinak. Behin kaltzina lortuta birziklatutako beirazko ontzi berriak egiten dira Vidrala beira fabrikan (Laudio).
Estadistika
Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 29 kilogramo uzten ditu beirazko hondakinetan edukiontzi berdean.
* Tona bat kaltzina baliatuta 1,2 tona aurrezten dira lehengaietan eta 130 kg petrolioan.