Botoiaren formako pilak
Botoiaren formako pilak
Erabilitako pilak eta bateria txikiak (telefono mugikorra) pilen edukiontzira bota behar dira, edo erabilita daudenak jasotzen dituzten edozein saltokian. Osagaiak oso toxikoak izaki, berex bildu behar dira era guztietako pilak eta bateriak birziklatuak edo deuseztatuak izan daitezen. Hondakindegietan utzirik zorua eta inguruko akuiferoak kutsatu ditzakete.
Birziklatze-prozesua
Jaso eta aldi baterako biltegiratze zentroetara eramaten dira pilen edukiontzian utzitako hondakinak. Gero pilak sailkatzeko eta azken tratamendua emateko plantetara eramaten dira. Behin planta hauetan, sailkatu eta bereizi egiten dira pilak bakoitzaren izaera eta osagaiak kontuan harturik gero egokiro tratatu ahal izateko. Merkatura berriro ere lehengai gisa biltzeko zilarbizia, beira, aluminioa, burdina eta beste metal batzuk berreskuratzea da kontua.
Txingudiko datu espezifikoak
Indumetal enpresak jaso eta Erandion (Bizkaia) duen tratamendu plantara eramaten ditu Araso eta Akartegiko Garbiguneetan uzten diren pilak. Behin sailkatuta Recypilas (Erandio) plantara eramaten dira osagaiak berreskuratzeko.
Estadistika
Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 0,14 kilogramo uzten ditu piletan pilentzako edukiontzietan.
* Kalkuluen arabera argindar sarearen bidez iristen zaiguna baino 450 bider garestiagoa da pila batek sorraraziriko korrontea.