Bilduma albuma
Bilduma albuma
Papera da, eta beraz edukiontzi urdinean utzi behar da, paper eta kartoizko hondakinak uzten diren edukiontzian.
Birziklatze-prozesua
Edukiontzi urdinean uzten diren hondakin hauek jaso eta papera eta kartoia berreskuratzeko lekura eramaten dira. Erabilitako papera eta kartoia biltegi batera eramaten dira multzotan sailkatzeko, prestatzen dira gero, fardeletan jarri eta paper fabrikara igortzen dira azkenik.
Birziklatutako paper eta kartoiarekin produktu berriak egin daitezke, esate baterako, paper grafikoak (kazeta, liburu, gutun-azal, folio eta beste), ontzientzako paperak eta bilgarriak (kartoi izurtuko kaxak, poltsak, zakuak…), komuneko papera eta garbitzeko edo lehortzeko paperak (eskuzapitxoak, sukaldeko papera, ahozapiak…) eta paper bereziak (iragazki-paperak, paper apaingarriak, paper auto-itsasgarriak, , paper metalizatuak…)
Txingudiko datu espezifikoak
Txingudiko Zerbitzuakek jasotzen ditu edukiontzi urdinean uzten diren hondakinak, eta Hernanin papera eta kartoia berreskuratzeko dagoen Desparnosa enpresara eramaten ditu. Gero Zaragozan dagoen Saica paper fabrikara eramaten dira.
Estadistika
Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 36 kilogramo uzten ditu paper eta kartoi hondakinetan edukiontzi urdinean.
*Kalkuluen arabera 28.000 litro ur aurrezten dira eta 17 zuhaitzen mozketa saihesten da birziklatzen den paper tona bakoitzeko.