Garbiguneak edo puntu garbiak

Herritarrek erabiltzeko espazioak dira, ohiko edukiontzietan utzi ezin diren hondakinak uzteko, haien tamaina edo ezaugarriak direla eta.

Erabili Arasoko eta Akartegiko Garbiguneak

Bidasoa Behereko eskualdeko bi udalerriek, Irunek eta Hondarribiak, garbiguneak dituzte. 2009an Arasoko Garbigunea ireki zen (Decathlonen atzeko aldean), eta 2012ko azaroan Akartegiko Garbigunea, Hondarribiko auzo berean (Labrederren biribilgunearen alboan).

Garbiguneak Irun eta Hondarribiko herritar, enpresa eta merkataritza-establezimenduen eskura dauden guneak dira. Bertan, ohiko edukiontzietan utzi ezin diren hondakinak jasotzen dira, berrerabilpena, birziklapena eta hondakinen kudeaketa egokia sustatzeko.

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.