Industriarako atez ateko bilketa-zerbitzua

Industriek hondakinak behar bezala bereizi eta kudeatzeko, gaikako bilketa-zerbitzu egokitua eskaintzen dugu.

Enpresen beharretara egokitutako hondakin-bilketa zerbitzua

Irun eta Hondarribiko industria-eremuetan, atez ateko bilketa-zerbitzua eskaintzen dugu. Sistemak hondakinen gaikako bilketa hobetzen du, eta birziklatzea zein tratamendua errazten ditu, industria-jardueren beharretara egokituta. Bilketa enpresen instalazioetan egiten da, kamioiek kargatzeko egokiak diren edukiontziak erabiliz.

Onartutako hondakinak

Egurra: Egur naturala, paletak, egurrezko kaxak eta egurrezko bestelako hondakinak.

Papera eta kartoia: Kartoizko kaxak, paper komertziala eta kartoizko bestelako hondakinak.

Birziklagarriak diren plastikoak: Plastikozko ontziak, burbuila-plastikoa, film plastikoa eta birziklatu daitezkeen bestelako plastikozko materialak.

Ontziak: Plastikozko ontziak, latak, metalezko ontziak eta brikak.

Materia organikoa: Elikagai-hondarrak, hondakin organikoekin zikindutako papera, hondakin organikoak eta etxeko antzeko hondakinak.

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.