Bigarren mailako ofizial elektriko bat, mantentze eta kontrol lanetarako teknikari gisa
Descripción
Presentación de candidaturas y bases de la convocatoria
Postuaren ezaugarriak:
Haren egitekoak:
Instalazioen Sailaren barnean, “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietatearen instalazioen ustiapen, mantentze eta kontrol lanak egitea.
Uraren Ziklo Integrala osatzen duten biltegiratze, erregulazio, goratze, garraio, tratamendu, arazketa… instalazioetan operazio, gainbegiratze eta kontrol lanak egitea.
Uraren Ziklo Integrala osatzen duten industria instalazioetako aktibo elektrikoen, automatikoen, elektronikoen, neurketen, komunikazioen… ustiatze eta mantentze lanak egitea.
Instalazioen eta haietako aktiboen eta abarren mantentze integralerako eskatutako lanak egitea.
Bere prestakuntzaren eta kualifikazio profesionalaren barnean, eska diezaioketen beste edozein eginkizun.
Eskatzen da (aldatuta)
Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikaria; Sistema Elektroteknikoetako eta Automatizatuetako goi teknikaria; edo Lanbide Heziketako beste edozein titulazio, legez aurrekoetako baten baliokidea baldin bada
Gidatzeko baimena: B mota
Oinarrietako II.e) ataleko Gaitasun funtzionala
Eskaintzen da
Uren eta hiri hondakinen kudeaketaren alorrean puntakoa den enpresa batean sartzea berehala.
Hautagaiak aurkeztea eta deialdiaren oinarriak
Eskariak www.txinzer.eus helbidean eskuragarri dagoen eredu ofizialean aurkeztuko dira, behar bezala beteta, “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietateko Erregistroan, 8:15etatik 14:30tara, 20 eguneko epean, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera kontatuta. Posta Bulegoetan aurkeztutako eskariak “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietatearen izenean egingo dira, gutun-azal irekian Postako funtzionarioak data eta zigilua jar ditzan, aurkezteko epearen barnean eskariak ziurtatu aurretik. Horrela egiten bada soilik ulertuko da Posta Bulegoan aurkeztu ziren egunean eskariak “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietateko Erregistroan sartu zirela.