Txingudiko Zerbitzuak-ek Zubietako Ingurumen gunera bisita gidatua antolatu du

Bidasoa Beherea, 2025eko maiatzaren 5a. Etxean bereizi gabeko hondakinak nola tratatzen diren gertutik ezagutzeko aukera eskaini nahi die eskualdeko herritarrei Txingudiko Zerbitzuakek, eta horretarako bisita gidatua antolatu du Gipuzkoako Ingurumen gunera, Zubietara, datorren maiatzaren 17an.

Bisitan zehar, parte hartzaileek zuzenean ezagutuko dute zaborrontzi grisean (errefusaren edukiontzian) amaitzen duten hondakinak nola kudeatzen diren. “Zaborrontzi honetan amaitzen du etxean bereizten ez den guztiak, baina edukiontzi grisaren edukieraren %68 inguru birziklagarriak liratekeen hondakinek osatzen dute: horietako asko edukiontzi horian, urdinean, berdean edo marroian bereiz daitezke”, azaldu du Leire Zubitur gerenteak. “Gipuzkoako hondakin-instalazioen funtzionamendua ezagutzeaz gain, bisitak helburu du gaikako bilketaren garrantziaz ohartaraztea, eta eta edukiontzi grisera ahalik eta hondakin gutxien botatzearen beharraz kontzientziatzea”, gehitu du.

Ekimenak aukera emango du Txingudiko Zerbitzuaken bilketaren ostean hondakinek egiten duten ibilbidea ezagutzeko: ingurumenera iristen direnetik azken tratamendua jaso arte, bi instalazio nagusietatik igaroz:

  • Planta Mekaniko-Biologikoa (TMB): bertan hondakinak sailkatu eta egonkortzen dira.
  • Energia Berrerabiltzeko Planta (PVE): birziklatu ezin diren hondakinak energia bihurtzen dira, eta geratzen den zatia eskoria bilakatzen da, erabilera industrialetarako berrerabil daitekeena.

Bisita helduei zuzendua dago, Bidasoaldeko bizilagunei bereziki. Doakoa da eta gutxi gorabehera lau ordu eta erdiko iraupena izango du, joan-etorriak barne. Txingudiko Zerbitzuakek doako autobus zerbitzua eskainiko du, eta guneko langile teknikoak arduratuko dira azalpenak emateaz. Bisita gaztelaniaz zein euskaraz eskainiko da, eta parte-hartzaile bakoitzak aukeratuko du zein hizkuntzatan jaso nahi duen informazioa.

Parte hartu nahi dutenek izen-emate orriaren bidez eman beharko dute izena.

Txingudiko Zerbitzuetatik bisitan parte hartzera animatzen zaitugu. Aukera paregabea izango da gure hondakinekin zer gertatzen den ikusteko eta gure konpromisoa indartzeko: murriztu, berrerabili eta birziklatu.

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.