Jendaurreko Arreta Bulegoaren kokalekua aldatuko da, behin-behinean, apirilaren 11tik aurrera

  • Apirilaren 10ean Jendaurreko Arreta Bulegoa (OAP) itxita egongo da.
  • Apirilaren 11tik aurrera, Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentroan (GSIN) artatuko dugu, 9:00etatik 14:00etara. Epe horretan, salbuespen gisa, aurretiazko hitzordua beharko da arreta jasotzeko.

Irun, 2024ko apirilaren 8a. Instalazioak hobetzeko asmoz Jendaurreko Arreta Bulegoan (OAP) egingo ditugun birmoldaketa-lanak direla eta, bulegoa Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentrora (GSIN) lekualdatuko da aldi baterako, zerbitzuaren jarraitutasuna bermatzeko.

Aldi baterako lekualdaketa hori dela eta, datorren apirilaren 10ean bulegoa itxita egongo da. Hala ere, zerbitzua telefonoz nahiz posta elektroniko bidez eskaintzen jarraituko dugu. Apirilaren 11tik aurrera, eta obrak dirauen bitartean, gure bulegoaren ondoan dagoen Juncal kaleko 22an -Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentroan (GSIN)- artatuko ditugu abonatuak, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara.

Kalitatezko arreta bermatzeko eta jende pilaketak saihesteko, aurretiazko hitzordua duten pertsonak baino ez dira artatuko. Neurri hori behin-behinekoa da, espazio berriaren ezaugarriak direla eta. 900 119 384 telefono zenbakira deituta edo idatzi txingudi@txinzer.eus helbide elektronikora idatzita eskatu ahal izango da hitzordua.

Aldez aurretik, mila esker zuen ulermen eta lankidetzagatik.

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.