Katea auzoan instalatutako BIDASOS 2030 bulego ibiltarian izapideak egiteko azken astea
- Bulegoa Katea auzoan egongo da martxoaren 24ra arte, eta, ondoren, Hondarribira joango da.
- Bulego ibiltarian izapideak egin daitezke, hala nola, edukiontzi marroian alta eman, poltsak jaso, etab.
Txingudiko Zerbitzuek astebete luzatu dute Irungo Bentak auzoko bulego ibiltariaren egonaldia. Beraz, bulegoa Harmugarrieta kalean, frontoiaren ondoan, jarraituko du datorren martxoaren 24ra arte. Asko dira bulegora hurbildu diren bizilagunak, bai informazioa jasotzeko, bai edukiontzi marroian alta emateko. Hala ere, altan eman gabeko helbideak daude oraindik, eta Txingudiko Zerbitzuak ahalik eta azkarren informazioa eskatzera animatu nahi ditu pertsona horiek. Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuetako gerenteak adierazi duenez, “aukera ezin hobea da zalantzak argitzeko eta etxetik gertu modu errazean edukiontzi marroian alta emateko”.
Azken aste hauetan, ingurumen-hezkuntzan trebatutako langileak Kateako kaleetan, dendetan eta etxeetan ibili dira, eta bilerak eta topaketak izan dituzte auzoko gizarte-eragileekin: zerbitzu publikoak, ikastetxeak, kirol- eta kultura-elkarteak, elkarte gastronomikoak, etab.
BIDASOS 2030 kanpaina aktibatu aurretik, Katea auzoko etxebizitzen %45ek bakarrik erabiltzen zuten edukiontzi marroia. Aste hauetan portzentaje hori handitu egin da, baina oraindik bidea dago egiteko. Zubiturren adierazi duenez, “gure helburua % 100era iristea da, Kateako etxebizitza guztiak jasangarriak izatera iritsi arte”.