Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateko Batzarrak argi berdea eman die 2024rako hondakin eta ur tarifei

Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateko Batzarrak argi berdea eman die 2024rako hondakin eta ur tarifei, aldeko 72 botorekin. Tasak hainbat urtez izoztuta egon ondoren, tarifa-aldaketaren helburua erakundearen inbertsio-ahalmena berreskuratzea, jardunbide iraunkorrak sustatzea eta Europar Batasunak ezarritako ingurumen-helburuak betetzea da.

Batzarrean, Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateko ordezkariak ere izendatu dira Gipuzkoako Hondakinen Kontsortziorako: Borja Olazabal Toro, Gorka Álvarez Aranburu eta Ortzi Alonso Murelaga. Gainera, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioarekin sinatu beharreko hitzarmen-proposamena onartu da, hondakinak garraiatzeko zerbitzuen gomendiorako hondakinak transferitzeko puntuak zehazteari dagokionez. Hitzarmen honek urtean 390.312 euroko diru-sarrera sortuko duela aurreikusten da.

Hondakinen tarifa

Hondakinen tarifari dagokionez, 2017tik lehen aldiz % 5eko igoera aplikatuko da (0,57 € hilean) materia organikoa bereizten duten familientzat. Igoera hori % 10era handituko da aurreko urtearekiko materia organikoa bereizten ez duten etxeetan. Hartutako neurri horiekin, Txingudiko Zerbitzuen helburu nagusia herritarren artean edukiontzi marroiaren erabilera sustatzea da. Familia jasangarrien aurrezpen ekonomikoa gero eta nabarmenagoa da; 2024an, praktika iraunkorrak hartzen dituen familia baten eta egiten ez duen familia baten arteko urteko ordainagiriaren aldea 102,98 €-koa izango da, 100 €-ko aldea gainditzen den lehen aldia izango da. Hori dela eta, Jose Antonio Santano Mankomunitateko lehendakariak edukiontzi marroiaren erabilera egokiarekin bat egiteko eskatu die familia guztiei, ingurumenarentzako eta familia-ekonomiarentzako onurak azpimarratuz.

Funtsezkoa da azpimarratzea egoera zaurgarrian dauden familientzako laguntzak aktibo egongo direla, eta, horrela, babes soziala eskainiko zaie baliabide gutxien dutenei. Horrela, baldintzak betetzen dituzten pertsonei tarifa murriztua ezarriko zaie uraren eta zaborren ordainagirian, eta horrek % 50eko murrizketa dakar tarifa arruntarekiko.

Bestalde, etxekoak ez diren abonatuen eta sortzaile handien kasuan, tasa % 10 handituko da. “Harpidedun guztiei tasa linealki igo beharko bagenie, % 8,67 gehituko litzaieke guztiei”, azpimarratu du Zubiturrek. Hala ere, edukiontzi marroiaren erabilera sustatzeko ahalegin etengabean, % 5eko igoera aplikatuko zaie edukiontzi marroiaren erabilera egokia egiten dutenei. Zubiturren arabera “horrek mesede egingo die neurri horiek hartzen dituztenei, funtsezkoak baitira 2030erako birziklatzearen % 70eko helburua lortzeko”.

Tarifak igotzearen arrazoia, hainbat alorretan izan den prezio gorakada orokortua da. Hala nola,, gasolioaren, energiaren, materialen, kontratu berrien eta lan-kostuen horniduran, sentsibilizazio-kanpainetarako aurrekontuaren igoeran edo eta ingurumen-zerga berri baten aplikazioan. Zerbitzu eraginkor eta jasangarriei eusteko, tarifak egokitu beharra nabarmentzen du horrek.

Uraren ziklo integralaren tarifa

Uraren ziklo integralari dagokionez, 2020. urtetik tasak izozteari eutsi zaio, herritarrek pandemiaren ondorio ekonomiko negatiboak jasan ez zitzaten eta euren eros-ahalmena baabesteko uraren oinarrizko zerbitzuarekin lotutako inflazio handiaren aurrean. Hala ere, 2018tik, tasak % 3,31 baino ez dira igo, eta aldi horretan bertan, Kontsumitzaileen Prezioen Indizea (KPI) % 18 igo da. Egoera honen aurrean, Igor Enparan Mankomunitateko lehendakariordeak azpimarratu du uraren tarifa igotzera behartuta daudela, denbora honetan prezioek nabarmen egin baitute gora: “Oinarrizko zerbitzuek inbertsio beharra dute, eta hemendik 25 urtera behar bezala funtzionatuko duten zerbitzuak izateko egoera kritikoan geuden”.

Egoera horri aurre egiteko, azken asteetan tarifak igotzeko hainbat egoera ebaluatu dira, igoera horien araberako ondorioak kontuan hartuta. “Tarifak % 20 igotzearen aukera aztertu da, hori baita benetan beharrezkoa erakundeak pandemia hasi aurretik zuen inbertitzeko gaitasuna berreskuratzeko”, adierazi du Zubiturrek. Herritarrengan duen eragina minimizatu nahian, % 7,5eko igoera proposatu da – hilean 1,90 €-ko igoera batez besteko kontsumoa duen familia batentzat –, datozen urteetan inbertsio gaitasuna pixkanaka berreskuratzeko helburuarekin.

Inbertitzeko ahalmenari dagokionez, 2024ko ekitaldiko tarifak gora egitean, inbertsio-ahalmena % 17,5 handituko da 2023koarekin alderatuta. Baliabide horiei esker, Txingudiko Zerbitzuek 2017an onartutako P2025 Inbertsio Planean planifikatutako jarduketekin jarraitu ahal izango du, baota inbertsio berriak egin ere, dauden azpiegiturak baldintza egokietan eta eskakizunen arabera mantentzeko. Horren baitan sartzen dira Bidasoa eskualdean banatutako ekaitz-tanke batzuk, uholdeak minimizatzeko eta lehen prezipitazioetan ibaietara egiten diren isurketak murriztu,gure ibaietako ur-masak hobetu eta, horrela, klima-aldaketara egokitzeko. Bestalde, digitalizazioari buruzko inbertsioak ere egingo dira, zerbitzua modu eraginkorragoan emateko behar diren baliabideak optimizatzeko.

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.