Edukiontzietan eragozpenak Frantziako Tourraren eraginez

  • 15 bilketa-guneri eragingo die txirrindularien igarotzeak. Gehienak metro gutxira birkokatuko dira eta, guztira, 4 gune kenduko dira.
  • Txingudiko Zerbitzuakek, bere webgunean (www.txinzer.eus) mapa interaktibo bat jarriko du herritarren eskura, kaltetutako edukiontzi-guneak eta haien kokapen berriak kontsultatu ahal izateko.

Uztailaren 1ean abiatuko da Frantziako Tourra Euskaditik, eta uztailaren 2an eta 3an zeharkatuko ditu tropelak Irun eta Hondarribiko kaleak. Txirrindularien segurtasuna eta ekitaldiaren garapena bermatzeko asmoz, Txingudiko Zerbitzuek egun horietan egongo diren gorabeherak jakinarazi nahi dizkie herritarrei.

Ekainaren 23tik aurrera, 15 edukiontzi-guneri eragingo die Frantziako Tourraren igarotzeak. Horrek eragin ditzakeen eragozpenez jabetuta, edukiontzi gehienak jatorrizko kokalekutik metro gutxira birkokatuko dira, egoiliarrentzat eta erabiltzaileentzat edozein eragozpen minimizatzen saiatzeko. Horrez gain, 4 gune kenduko dira guztira, eta pelotoia pasa ostean ipiniko dira berriz ere.

Kenduko diren bilketa-guneak

Irun

– Anakako irlatxoa, 1. zk.

– Colon pasealekuko 54. irlatxoa.

– Colon pasealekuko 31. irlatxoa.

Bilketa-guneak uztailaren 3a baino lehen kenduko dira eta uztailaren 3an 17: 00etatik aurrera birkokatuko dira.

Hondarribia

– Jaizkibel kanpineko bilketa-gunea.

Uztailaren 2a baino lehen kenduko da, eta uztailaren 2tik 3rako gauean birkokatuko da.

Informazio eguneratua

Kaltetutako bilketa-guneei buruzko informazio zehatza eskuratzeko eta aldaketak ikusteko, Txingudiko Zerbitzuaken webgunean kontsultatzea gomendatzen dugu (www.txinzer.eus)

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.