Txingudiko Zerbitzuak-ek 9.000 ur-kontagailu berritzeko lanak hasiko ditu, Irunen eta Hondarribian

Datorren astelehenean, apirilaren 14an, Txingudiko Zerbitzuak Irungo eta Hondarribiko 9.350 ur-kontagailu ordezten hasiko da. Jarduketa hau Next Generation-EU funtsek finantzatutako modernizazio-prozesuaren parte da, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) barruan. Prozesu honi esker, etxebizitzak azken belaunaldiko teleirakurketadun teknologiaz hornituko dira eta, horrela, ur-horniduraren kudeaketaren eraginkortasuna eta zehaztasuna hobetuko da.

Lanok Hondarribiko Hondartza gunetik hasiko dira eta, hegoalderantz hiria zeharkatu ostean, Mendelun amaituko dira. Hondarribiko kontagailu guztiak ordeztuko ondoren, Irungo Pinar, Anzaran eta San Migel auzoetako gailuak aldatuko dira. Lanak zortzi hilabetez luzatzea aurreikusten da.

Kontagailuak aldatu aurretik bizilagunei jakinaraziko zaie, eraikinaren atarian jarriko den oharraren bidez. Kontagailua barruan duten etxebizitzen kasuan, Txingudiko Zerbitzuak harremanetan jarriko da abonatuekin, hitzordu bat zehazteko eta instalazioa koordinatzeko. Leire Zubitur gerenteak adierazi duenez, “AQUATEC eta KLIDAT enpresek egingo dituzte kontagailuen ordezkapen-lanak”, eta azpimarratu du “langile guztiak behar bezala akreditatuta egongo direla, segurtasuna eta konfiantza bermatzeko”.

Lanek dirauten bitartean, baliteke unean uneko ur-mozketa laburrak gertatzea. Nolanahi ere, hornidura eten behar izanez gero, aurrez jakinaraziko zaie kaltetutako bizilagunei, eragozpenak ahalik eta gehien murrizteko.

Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Txingudiko Zerbitzuen bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin, 900 119 384 telefonora deituta edo txinzer@klidat.com helbidera idatzita.

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.