Errefusaren edukiontziko hondakinen karakterizazioa eta banaketa
Karakterizazioa errefus-edukiontzi bateko hiri-hondakinak aztertu eta dagokien edukiontzira berriz sailkatzeko prozesua da. Ezagutu lan honi buruz gehiago eta hondakinak behar bezala bereiztearen onurak hemen: https://bidasos2030.eus/eu/zenbait-datu
BIDASOS2030 birziklapena sustatzeko kanpaina Irungo Ventas auzora iritsi dela aprobetxatuz, ausaz hautatutako errefus-edukiontzi baten karakterizazioa egin da. Horretarako, edukiontziaren eduki osoa hustu, hondakinak motaren arabera sailkatu, aztertu eta pisatu dira. Prozesua amaitutakoan, hondakin bakoitza dagokion edukiontzira bota da, behar bezala birziklatu ahal izateko.
Ventas auzoan ausaz aukeratutako edukiontzi horren karakterizazioak agerian utzi zuen bertan zeuden hondakinen %67 birziklagarria zela. Horrek erakusten du errefus-edukiontzira botatzen diren hondakin askok dagokien edukiontzian amaitu beharko luketela, baliabideak hobeto aprobetxatzeko eta birziklatze-tasa handitzeko.