BIDASOS, Bidasoa jasangarria egin dezagun
Ezagutu Txingudiko Zerbitzuek Bidasoa Behereko birziklatze-tasa handitzeko abiatu duten BIDASOS2030 estrategia:
https://bidasos2030.eus/es/inicio?utm_source=youtube&utm_medium=social&utm_content=1&utm_campaign=web_13022023
Bidasoa Behereko eskualdeak aurrerapauso garrantzitsua emango du hondakinen kudeaketan, BIDASOS2030 estrategia berria martxan jarriz. Ekimen honen helburua birziklatze-tasa pixkanaka handitzea da, 2030erako %70era iritsi arte.
Estrategiaren oinarri nagusiak ingurumen-hezkuntza eta herritarren sentsibilizazioa dira. Horretarako, herritarrekin harreman zuzena sustatuko da, hondakinen bereizketa eta kudeaketa egokiak etorkizun iraunkorra eraikitzeko duen garrantzia azpimarratuz.
Hezkuntza eta sentsibilizazioa funtsezko tresnak dira herritarren ohiturak aldatzeko. Horregatik, estrategiak eskualdea zonalde eta auzoka antolatzea aurreikusten du, datozen lau edo bost urteetan fasez fase herritar guztiengana iristeko. Antolaketa horri esker, lortutako emaitzak aztertu eta etorkizuneko ekintzak gero eta eraginkorragoak izatea ahalbidetuko da.
Estrategiaren faseak eta aurreikusitako ekintzak bulego ibiltari baten bidez garatuko dira, kanpainaren ardatz nagusi izango dena. Bertan, auzotarrek informazioa jaso, zalantzak argitu eta hainbat zerbitzu eskuratu ahal izango dituzte; besteak beste, edukiontzi marroia erabiltzeko alta eman.