BIDASOS: Zergatik da beharrezkoa?
Etorri BIDASOS2030 estrategia berria eta Irun eta Hondarribiko auzoetan garatuko ditugun jarduerak ezagutzera: https://bidasos2030.eus/eu/hasiera
Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuetako gerenteak azaldu du zergatik ikusi den beharrezkotzat BIDASOS2030 estrategia berria martxan jartzea, Bidasoa Beherean birziklapena sustatu eta birziklatze-tasa handitzeko.
Estrategiaren sorrera bultzatu duten arrazoi nagusiak azaltzeaz gain, BIDASOS2030ren oinarri diren lan-ildo nagusiak ere aurkezten ditu. Horien artean daude herritarrenganako hurbilketa eta sentsibilizazio pertsonalizatua, baita hondakinen bilketa-sistematik lortutako datuak biltzea eta aztertzea ere. Informazio horri esker, Txingudiko Zerbitzuek baliabideak modu eraginkorragoan planifikatu eta herritarren benetako beharretara egokitu ahal izango dituzte.