MERKA2DASOA
Merka2dasoa Txingudiko Zerbitzuek antolatutako bigarren eskuko objektuen azoka da. Ekimen honen helburua etxean ditugun baina erabiltzen ez ditugun objektuei bigarren bizitza ematea da, horrela hondakin bihurtzea eta edukiontzira botatzea saihestuz.
Azokan bi modutan parte har dezakezu: zure salmenta-postua eskatuta, goiz osoan bertan egonez, edo objektuak gordailuan utzita. Bigarren aukera hautatzen dutenek, azoka amaitutakoan, saldu ez diren objektuak edo salmentekin lortutako dirua jaso ahal izango dituzte.