Saneamendu
Hondakin-uren saneamendua: https://www.txinzer.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=30&Itemid=115&lang=eu&limitstart=1
Egunero ehunka kilo hondakin solido botatzen ditugu komunetik behera. Hondakin horien artean, pertsona bakoitzak batez beste urtean kilogramo bat toallatxo heze edo higieniko botatzen du. Kalkuluen arabera, hondakin-uren saneamendu-sarean gertatzen diren buxaduren bi heren produktu higieniko-sanitarioek eragiten dituzte.
Jokabide horien ondorioz, buxadurak, hodien hausturak, isurketak eta ingurumenari kalte egiten dioten arazo ugari sortzen dira. Horregatik, urtez urte, Txingudiko Zerbitzuek saneamendu-sareko buxadurak eta kalteak konpontzeko lan ugari egiten dituzte.
Komunetik behera botatzen ditugun hondakin solidoen ondorioz, urtero 5.000 tona hondakin baino gehiago iristen dira Atalerrekako Hondakin Uren Araztegira (HUA). Bertan tamaina handieneko hondakinak iragazten dira, baina araztegiak ez du mikrohondakinak eta substantzia kimikoak erabat ezabatzeko gaitasunik.
Horregatik, garrantzitsua da konturatzea komunetik behera hondakinak botatzeak ingurumenari kalte handia egiten diola eta, gainera, guztiontzat kostu ekonomiko handia dakarrela.