Farmazia

Descripción del contenedor

Farmaziako SIGRE Gunean utzi behar dira iraungitako botika guztiak edo erabili gabekoak eta euren ontziak, bakoitza dagokion kartoizko kaxaren barruan, argibide-orria barne. Ez dira orratzak, termometroak, erradiografiak eta gazak utzi behar.

Descripción del residuo

Botika hondakinak dira iraungitako edo erabili gabeko botika hondakin guztiak eta beren ontziak, baita hondakin hondarrak dituzten edo hutsik dauden kartoizko kaxak eta era guztietako ontziak, baita, hutsik egon arren, botikarekin elkar ukituz egonak diren ontziak ere (flaskoak, blisterrak, hodiak, aerosolak, anpoilak eta gisakoak).

Proceso de reciclaje

Botikak banatzen dituen enpresak jasotzen ditu farmazietan dauden edukiontzi berezietan (SIGRE puntuak) utzitako botika hondakinak, eta bere instalazioetan dituen edukiontzi irazgaitzetan biltegiratzen ditu. Hortik Botika Hondakinak Sailkatzeko Plantara eramaten dira. Planta honetan sailkatu egiten dira hondakinak gero hondakinak kudeatzeko enpresetara bidaltzeko, azken hauek izango baitira hondakinoi azken tratamendua emango diotenak. Ontzietako material birziklagarriak (aluminioa, papera, kartoia, plastikoak, beira) bereizi egiten dira dagozkien birziklatzeko plantetara eramateko, eta gainerako botikak eta ezin birziklatu daitezkeen ontziak baimendutako kudeatzaileen esku uzten dira kontrolpean deuseztatu dezaten edo energia gisa balioztatu dezaten (blisterrak, botika hondarrak dituzten ontziak eta botika likidoen hondakinak), betiere aintzat harturik hondakin arriskutsu edo ez arriskutsu gisa katalogatuta dauden. Bero gaitasun handiko hondakinak nahasita erregai mota bat lortzen da, dituen ezaugarri fisiko eta kimikoengatik zementu fabriketan beste erregai mota gisa erabili daitekeena.

Datos de Txingudi

Botikak banatzen dituen enpresak jasotzen ditu farmazietan utzitako botika hondakinak. Biltegiratu ostean Tudela del Dueron (Valladolid) dagoen Botika Hondakinak Sailkatzeko Plantara eramaten dituzte. bero gaitasun handiko hondakinen nahasmendua Plasencian (Caceres) dagoen Biotran plantara eramaten da, bertan prestatzen dute hondakin hauetatik eratorritako erregaia (CDR)

Estadísticas

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.