Descripción del contenedor
Descripción del residuo
Bolumen handiko hondakinak dira daukaten neurriengatik beste hiri hondakinen moduan ezin kudeatu daitezkeenak. Horrexegatik, hain zuzen, tratamendu bat edo bestea ematen zaie horiei, beren ezaugarrien arabera. Besteak beste, altzariak, lastairak, sofak eta antzekoak dira bolumen handiko hondakinak.
Proceso de reciclaje
Osagai guztiak bereizi ahal izateko deskonposatu egiten dira Garbigunean utzitako bolumen handiko hondakinak. Birziklagarriak diren osagaiak (beira, plastikoa, ehunak) birziklatzeko plantetara eramaten dira, eta hondakindegira eramaten dira birziklagarriak ez diren materialak.
Datos de Txingudi
San Marko Mankomunitatera eramaten ditu Txingudiko Zerbitzuakek Araso eta Akartegiko garbiguneetan utzitako bolumen handiko hondakinak. Bertan bereizten dira osagai birziklagarriak, eta gero birziklatzeko plantetara eramaten dira horiek. Bolumen handiko hondakin hauetatik lortutako material ez birziklagarriak dagokion hondakindegian utziko ditu bere garaian Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak: Urtetan (Zarautz), Sasietan (Beasain) edo Lapatxen (Azpeitia).
Estadísticas
Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 0,25 kilogramo uzten ditu hondakinetan Garbiguneetan.