Marroia

Descripción del contenedor

Edukiontzi marroian utzi behar dira hondakin organikoak.
Ongi itxitako poltsa konpostagarrietan utzi behar dira edukiontzi marroiko hondakin guztiak, sekula ere ez plastikozko poltsetan.

Descripción del residuo

Usteltzeko moduko gai organikoen hondakinak dira, edukiontzi marroian jasotzen diren hondakinak. Deskonposizioaren bidez konpost (ongarri organikoa) bihurtu daitezkeen hondakin organikoak dira.

Proceso de reciclaje

Jaso eta konposta egiteko plantara eramaten dira edukiontzi marroian uzten diren hondakinak. Plantara iristean, eduki ditzakeen gai ez organikoetatik bereizten da biohondakina, ondoren inausketetatik etorritako hondakinekin nahasteko (material egituratzailea). Pilatan metatzen da nahasketa hau, eta aldiro-aldiro iraultzen da egokiro aireztaturik eta homogeneizaturik egon dadin.

Lehen fase hau igarota, nahasketa heltzeko fasea iristen da, konposta osatzeko. Konposta osatzean bahetu egiten da. Azkenik, biltegiratu egiten da konposta eta kontrol analitikoak eta fisikoak, kimikoak eta bakteriologikoak egiten zaizkio. Laborantzan eta lorezaintzan lurrarentzako ongarri organiko gisa erabiltzen da gisa honetan lortutako konposta.

Datos de Txingudi

Txingudiko Zerbitzuakek jaso eta Azpeitian dagoen Lapatxeko konpost plantara eramaten ditu edukiontzi marroian utzitako hondakinak. “Gipuzkoako Konposta” da Lapatxeko Konpost Plantan lortzen den konpostak merkatuan duen izena.

Estadísticas

Txingudiko biztanle bakoitzak urtean gutxi gorabehera 2,49 kilogramo uzten ditu hondakin organikoetan edukiontzi marroian.

Vídeo

Ver vídeo

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.