Descripción del contenedor
Descripción del residuo
Energia kimikoa zuzenean eraldatuta elektrizitatea lortzen duten energia metagailuak dira pilak. Pila mota asko daude osagaien arabera: merkurio oxidoa, nikel-kadmioa, litioa, alkalinoak eta berun-azido bateriak.
Proceso de reciclaje
Jaso eta aldi baterako biltegiratze zentroetara eramaten dira pilen edukiontzian utzitako hondakinak. Gero pilak sailkatzeko eta azken tratamendua emateko plantetara eramaten dira. Behin planta hauetan, sailkatu eta bereizi egiten dira pilak bakoitzaren izaera eta osagaiak kontuan harturik gero egokiro tratatu ahal izateko. Merkatura berriro ere lehengai gisa biltzeko zilarbizia, beira, aluminioa, burdina eta beste metal batzuk berreskuratzea da kontua.
Datos de Txingudi
Indumetal enpresak jaso eta Erandion (Bizkaia) duen tratamendu plantara eramaten ditu Araso eta Akartegiko Garbiguneetan uzten diren pilak. Behin sailkatuta Recypilas (Erandio) plantara eramaten dira osagaiak berreskuratzeko.
Estadísticas
Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 0,14 kilogramo uzten ditu piletan pilentzako edukiontzietan.
* Kalkuluen arabera argindar sarearen bidez iristen zaiguna baino 450 bider garestiagoa da pila batek sorraraziriko korrontea.