Descripción del contenedor
Descripción del residuo
Produktu naturala da, berriztagarria eta birziklagarria. Zuhaitzen egurra da kartoia eta papera egiteko lehengaia. Egurrean dauden zelulosazko zuntzekin egiten dira kartoia eta papera
Proceso de reciclaje
Edukiontzi urdinean uzten diren hondakin hauek jaso eta papera eta kartoia berreskuratzeko lekura eramaten dira. Erabilitako papera eta kartoia biltegi batera eramaten dira multzotan sailkatzeko, prestatzen dira gero, fardeletan jarri eta paper fabrikara igortzen dira azkenik.
Birziklatutako paper eta kartoiarekin produktu berriak egin daitezke, esate baterako, paper grafikoak (kazeta, liburu, gutun-azal, folio eta beste), ontzientzako paperak eta bilgarriak (kartoi izurtuko kaxak, poltsak, zakuak…), komuneko papera eta garbitzeko edo lehortzeko paperak (eskuzapitxoak, sukaldeko papera, ahozapiak…) eta paper bereziak (iragazki-paperak, paper apaingarriak, paper auto-itsasgarriak, , paper metalizatuak…)
Datos de Txingudi
Txingudiko Zerbitzuakek jasotzen ditu edukiontzi urdinean uzten diren hondakinak, eta Hernanin papera eta kartoia berreskuratzeko dagoen Desparnosa enpresara eramaten ditu. Gero Zaragozan dagoen Saica paper fabrikara eramaten dira.
Estadísticas
Txingudiko biztanle bakoitzak gutxi gorabehera 36 kilogramo uzten ditu paper eta kartoi hondakinetan edukiontzi urdinean.
*Kalkuluen arabera 28.000 litro ur aurrezten dira eta 17 zuhaitzen mozketa saihesten da birziklatzen den paper tona bakoitzeko.