Bisita gidatuak

Uraren ziklo integrala

Gizakiak dugun uraren beharra eta kontsumoa, ur honen kudeaketa eta guzti honek ingurumenean duen eragina aztertzeko instalazio ezberdinetara bisitak eskaintzen ditugu:

Elordiko edateko uren tratamendurako planta (EUTP)

Jardueraren deskribapena

Etxeko txorrota irekitzen dugunean kalitatezko ur edangarria ateratzen zaigu. Baina zer dago guzti horren atzetik? Nondik dator edaten dugun ura? Ur asko kontsumitzen al dugu? Eta kalitatezkoa al da?

Bisita honen bitartez eskualdean dugun uraren beharraz eta kontsumoaz, edaten dugun uraren tratamenduaz eta guzti honek ingurumenean duen eraginaz jabetuko gara Elordiko Edateko Uren Tratamendurako Planta (EUTP) ezagutuz.

Oharrak

– Zerbitzua doakoa da. Instalazioetara heltzea bakoitzaren esku gelditzen da.

– Beti irakasle bat egon behar da, eta 20 ikasletik gorako taldeak gutxienez bi arduradunez lagunduta etorriko dira.

LH 3 – LH 4 – LH 5 – LH 6 – DBH 1 – DBH 2 – DBH 3 – DBH 4
1 h. 15 min.
Euskara – Castellano
Gutxienez 10 partaidek osatuko dute talde bakoitza, eta gehienez 50 lagunek

Kontuz!

Instalaziora joan aurretik, begiratu nola iritsi.
Okerreko bidea aukeratuz gero, autobusak ezingo du buelta eman.

ODS 6
Agenda 2030 Garapen Jasangarriaren Helburuak

Erronka urdina

Jardueraren deskribapena

Ohiko bisita gidatu batetik urrun, ikasleak izango dira beren kabuz talde txikitan instalazioan bidea egingo dutenak, beti ere arduradun baten presentzian.

Gainditu beharreko erronka bat izango dute: Endara urtegitik iristen den ura Elordiko araztegian nola tratatzen den ikusi, ikasi eta ulertzea. Horretarako altxorraren bila jolasean oinarritutako dinamika izango da, eta talde bakoitzak duen tabletak markatuko dizkiete jarraitu beharreko pausuak.

Oharrak

– Zerbitzua doakoa da.

– Garraioa bakoitzaren esku gelditzen da.

– Irakasle bat egon behar da beti, eta 20 ikasletik gorako taldeak gutxienez bi arduradunekin joango dira.

LH 5 – LH 6
1h.
Euskara – Castellano
Gutxienez 10 partaidek osatuko dute talde bakoitza, eta gehienez 50 lagunek

Kontuz!

Instalaziora joan aurretik, begiratu nola iritsi.
Okerreko bidea aukeratuz gero, autobusak ezingo du buelta eman.

ODS 6
Agenda 2030 Garapen Jasangarriaren Helburuak

Atalerrekako hondakin uren araztegia (HUA)

Jardueraren deskribapena

Zer gertatzen da komunetik edo arraskatik behera doan urarekin? Modu egokian erabiltzen al ditugu gure baliabideak? Zein kalte jasaten ditu ingurumenak?

Bisita honen bitartez eskualdean dugun uraren beharraz eta kontsumoaz, zikintzen dugun uraren arazketaz eta guzti honek ingurumenean duen eraginaz jabetuko gara Atalerrekako Hondakin Uren Araztegia (HUA) ezagutuz.

Oharrak

– Zerbitzua doakoa da. Instalazioetara heltzea bakoitzaren esku gelditzen da.

– Beti irakasle bat egon behar da, eta 20 ikasletik gorako taldeak gutxienez bi arduradunez lagunduta etorriko dira.

DBH 1 – DBH 2 – DBH 3 – DBH 4
1 h. 30 min.
Euskara – Castellano
Gutxienez 10 partaidek osatuko dute talde bakoitza, eta gehienez 50 lagunek
ODS 6
Agenda 2030 Garapen Jasangarriaren Helburuak
Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.