Materia organikoaren birziklapena

Materia organikoaren birziklapena

Irunen eta Hondarribian, etxeetan sortzen diren hondakin organikoak biltzeko edukiontzi marroia da nagusiki erabiltzen den sistema. Hondakin horiek gainerako hondakinetatik bereizten dira, ondoren aprobetxatu ahal izateko.

Edukiontzi marroietan uzten dira, besteak beste, fruta eta barazkien hondakinak, haragia eta arraina, prestatutako janaria, loreak eta landareak, eta beste hondakin organiko biodegradagarri batzuk.

Poltsa konpostagarriak

Hondakinak poltsa konpostagarrietan uzten dira. Doako poltsa-pakete bat duzu bost astean behin, poltsa konpostagarriak saltzeko makinetan eskuragarri.

Edukiontziak erabiltzeko baldintzak

Ulertuko da gai organikoa jasotzeko edukiontzia egiaz erabiltzen dela hilean gutxienez hiru aldiz erabiltzen bada (egun desberdinetan), urtean gutxienez 9 hilabetetan.

Era honetan, oporraldietan edo antzeko egoeretan izaten diren ez egoteak aurreikusi nahi dira.

Urtea bukatutakoan egiaztatuko da edukiontzia egiaz erabili den ala ez den. Gutxieneko baldintza hori ez bada bete, tasa erregularizatuko da eta goian adierazitako arau horiek bete ez dituzten abonatuek ordaindu egin beharko dute 2 tasen artean dagoen aldea (Gehienez 63,24 euro urteko).

Gutxienez 9 hilabete egiaz erabili behar dute 12 hilabetetan izena emana dutenek. Sisteman alta emanda urte osoa betetzen ez duten erabiltzaileentzat neurri horren araberako epeak hartuko dira kontuan.

Izena eman

Zure hondakin organikoak bereizi nahi dituzu? Lehen urratsa materia organikoa biltzeko sistemara sartzea da. Prozesua desberdina da Irunen eta Hondarribian; beraz, udalerri bakoitzean nola egin eta edukiontzi marroia erabiltzen hasteko zer behar duzun azalduko dizugu.

Irunen

Irungo hiritarrek Irungo Udalak eskaintzen duen IRUN TXARTELA erabili behar dute.

Jada IRUN TXARTELA baldin baduzu eta Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuakekin zaborra jasotzeko kontratuaren titularra bazara, behean dagoen formularioan altan eman zintezke.

IRUN TXARTELA ez baduzu eta Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuakekin zaborra jasotzeko kontratuaren titularra bazara, 010 telefonora deitzen edo www.irun.org/iruntxartela webgunean eskatuta lor dezakezu.

Eta kontratuaren titularra ez bazara edo IRUN TXARTELA bat baino gehiago Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak zabor-kontratu batekin lotzea nahi baduzu, formulario honetan adierazi beharko duzu, Zaborren Kontratuari atxiki nahi zaion IRUN TXARTELAren titularraren NANa emanez.

En Hondarribia

Hondarribian bizi bazara, TXINGUDI TXARTELA erabili behar duzu. Organikoaren gaikako bilketan izena eman dezakezu 900 119 384 telefonora deituta edo formulario honen bidez:

Erreklamazioa

Egin zaizun materia organikoaren edukiontziaren erabileren kontabilizazioarekin ados ez bazaude, zure esku jartzen dugu datu horien berrikuspena eskatzeko aukera. Horretarako, erabili formulario hau, eta kontuan izan baliozkotze hori ahalik eta eraginkorrena eta zehatzena izan dadin, eskatzen diren eremu guztiak bete behar dituzula.

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.