Técnico para el Área de Explotación de Redes
Descripción
Presentación de candidaturas y bases de la convocatoria
Postuaren ezaugarriak:
Sozietateko Instalazio Saileko Arduradunaren agindupean, honako lan hauez arduratuko da, besteak beste.
Sailaren barnean, hornidura eta saneamenduko behe sareen ustiapenaren kontrol eta jarraipen lanak egitea.
Horniduraren eta saneamenduaren eredu matematikoen garapena, eguneratzea eta mantentzea.
Hornidura eta saneamendu sareetako sektorizazio sistemen kontrola eta jarraipena, errendimenduen kudeaketa eta jarioen bilaketa aktiboaren eta ekarpenenen eta irazpenen aurkitzearen plangintza eta jarraipena.
Ur kontagailuen teleirakurketa planaren garapenaren eta bilakaeraren kontrola eta jarraipena.
Geografia Informazioko Sisteman (GIS) azpiegituren etengabeko eguneratzearen kontrola eta jarraipena.
Bere prestakuntzaren eta kualifikazio profesionalaren barnean, hornidurarekin edo saneamenduarekin loturik eska
diezaioketen beste edozein obra zibileko proiektu edo kontrol lan.
Honako hauek eskatzen dira, besteak beste
Titulazioa: Herri Lanetako Ingeniari Teknikoa edo Ingeniaritza Zibileko Gradua, haren edozein espezialitatetan, edo beste edozein ingeniaritza tekniko, ingeniaritza gradu edo goi mailako ingeniaritza tituluen jabe izatea, edo haiek eskuratzeko eskubideak ordainduak izatea.
Gidabaimena: “B” motako gidabaimena behar da.
Eskaintzen da
Sektorean puntakoa den enpresa batean hastea berehala.
Ordainsari erakargarria.
Hautagaiak aurkeztea eta deialdiaren oinarriak
Eskariak www.txinzer.eus helbidean eskuragarri dagoen eredu ofizialean aurkeztuko dira, behar bezala beteta, “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietateko Erregistroan, 8:15etatik 14:30tara, 20 eguneko epean, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera kontatuta. Posta Bulegoetan aurkeztutako eskariak “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietatearen izenean egingo dira, gutun-azal irekian Postako funtzionarioak data eta zigilua jar ditzan, aurkezteko epearen barnean eskariak ziurtatu aurretik. Horrela egiten bada soilik ulertuko da Posta Bulegoan aurkeztu ziren egunean eskariak “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietateko Erregistroan sartu zirela.