Estatutuak

Estatutuetan zehazten dira entitatearen egitura, eskumenak eta funtzionamendu-arauak.

Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutuak

2016ko Urriaren 20ko datarekin Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutu berriak eta horrekin batera indarrean daude dagoeneko.

Estatutu berrietan aintzat hartzen da Mankomunitatera biltzen diren bi udaletan dauden talde politiko guztiak Batzarrean parte hartzeko aukera bermatzeko boto haztatua, eta aldi berean aipatu bi udalerrien artean orain arte izan den proportzionaltasunari eutsiko zaio eta erakunde publikoaren gobernagarritasuna bermatuko da.

Batzarkideen kopurua

Finkatutakoaren arabera, 100 boto ordezkatuko dira: 80 boto Irungo batzarkideen esku eta 20 boto Hondarribiko batzarkideen esku. Udal talde politiko bakoitzak daukan zinegotzi kopuruaren modu zuzenki proportzionalean zehaztuko da batzarkideen kopurua. Esleitu beharreko botoen guztizkoaren herena edo ordezkaritza handiagoa duten talde politikoen kasuan, talde horiek gehienez ere hiru batzarkideren artean banatu ahal izango dituzte euren botoak. Bestalde, zenbaki osoetara doituko dira botoak, esleipenen zenbatekoak errazte aldera.

Udaletako egungo osaerari boto haztatua aplikaturik, honako boto eta batzarkideen banaketa finkatzen da Batzarrean:

Txingudiko Zerbitzuen estatutuak

Mankomunitateak Merkataritza Elkartearen forma egin du bere, kapital guztia Mankomunitatearena da eta, ondorio guztietarako, Elkarte Anonimo bat osatzen du “SERVICIOS DE TXINGUDI – TXINGUDIKO ZERBITZUAK, S.A.” izenarekin. Honekin batera doan artxiboan kontsultatu daitezke “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” merkataritza konpainiak arau dituen estatutuak.

Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioaren estatutuen aldaketa

2017/07/28 egindako saioan Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateak Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioaren estatutoten aldaketa onartu zuen eta ondoko dokumentuan agertzen den moduan gelditu dira.

Txingudiko Zerbitzuak - Servicios de Txingudi
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.