Ingurumen Laguntzaile Teknikaria
Descripción
Presentación de candidaturas y bases de la convocatoria
Postuaren ezaugarriak:
Haren egitekoak:
Ingurumen sentsibilizaziorako kanpainak egingo ditu: prebentzioa hondakinen sorreran, birziklatzeko bereizketa, autokonpostatzea eta abar.
Gogobetetze inkestak egingo dizkie bezeroei.
Hiriko bilketa puntuen kalitateari buruzko kudeaketa adierazleen jarraipena egingo du: bilketa maiztasunen azterketa, kontenerizazio mailak eta edukiontzien erabilera, ur kontsumoak, mantenua eta kontserbazio egoera eta abar.
Bide garbiketaren adierazleen jarraipena egingo du: jasotako erreklamazioak eta abisuak, gogobetetze indizeak eta abar.
Kudeaketa adierazleen jarraipena egingo du bezero partikularrek eta gremioek egiten duten Irungo eta Hondarribiko garbiguneen erabilerari dagokionean.
Arreta emango die RICIAren bilketa zerbitzuen bezeroek egindako erreklamazioei, hala industriako bezeroei nola ostalaritzako eta merkataritzako bezeroei.
Gis korporatiboa: elementuen mantenua (edukiontziak, bezeroak eta abar) eta datu grafikoen (GIS) eta alfazenbakizkoen ustiapena egingo ditu, sozietatearen kudeaketa irizpideen arabera.
Ingurumen tailerrak: tresnekin loturiko laguntza teknikoa, gainbegiratzea, mantenua (ingurumen fitxak eta abar).
Eskatzen da
Goi-mailako Lanbide Heziketa: Ingurumen Kimika, Ingurumen Osasuna edo Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola. Ingurumen Zientzietan Gradu edo Lizentziatura.
Eskaintzen da
Uren eta hiri hondakinen kudeaketaren alorrean puntakoa den enpresa batean sartzea berehala.
Hautagaiak aurkeztea eta deialdiaren oinarriak:
Eskariak www.txinzer.eus helbidean eskuragarri dagoen eredu ofizialean aurkeztuko dira, behar bezala beteta, “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietateko Erregistroan 8:30tik 14:00ra, 20 laneguneko epean, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera kontatuta. Posta Bulegoetan aurkeztutako eskariak “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” (Olaberria auzoa, 18 – 20303 IRUN) sozietatearen izenean egingo dira, gutun-azal irekian Postako funtzionarioak data eta zigilua jar ditzan, aurkezteko epearen barnean eskariak ziurtatu aurretik. Horrela egiten bada soilik ulertuko da Posta Bulegoan aurkeztu ziren egunean eskariak “Servicios de Txingudi – Txingudiko Zerbitzuak, S.A.” sozietateko Erregistroan sartu zirela.