Cursos y talleres
Hondakinen tailerra
Tailerraren deskribapena
Egunero sortzen ditugu hondakinak, baina zer egin dezakegu ingurumenari ahalik eta kalte txikiena eragiteko? Ongi bereizten al ditugu hondakinak ondoren birziklatu ahal izateko?
Tailer honen bidez murriztearen, berrerabiltzearen eta birziklatzearen garrantziaz jabetzeaz gain, sortzen ditugun hondakinak ongi bereizten ikasiko dugu modu dinamikoan.
Modalitateak
– Lehenengoa gelan bertan burutuko da, hasieran aurkezpen bat izango du eta jarraian ikasitakoa barneratzeko eta era bisual batean ikusteko dinamika bat egingo da.
– Bigarrenak hasierako aurkezpena gelan izango du, laburragoa, eta ondoren jolastokian hondakinen gaikako bilketa lantzeko lokotx bilketa jolasaren modalitate bat egingo da.
Notas
– Zerbitzua doakoa da.
– Beti irakasle bat egon behar da gutxienez saioa egiten den bitartean.
Kale garbiketa
Tailerraren deskribapena
Egunerokotasuneko ohitura desegokiek kaleak nola zikintzen dituzten eta horiek Txingudiko Zerbitzuek nola garbitzen dituzten azaltzen duen tailer dinamikoa da eta puzzle bat osatu behar den jolas batean oinarritzen da.
Oharrak
– Zerbitzua doakoa da.
– Beti irakasle bat egon behar da gutxienez saioa egiten den bitartean.
Energia eta aldaketa klimatikoa
Sed ut perspiciatis unde omnis iste natus error sit voluptatem accusantium doloremque laudantium, totam rem aperiam, eaque.
Energia eta aldaketa klimatikoa (LH)
Tailerraren deskribapena
Energia mordoa erabiltzen dugu egunerokotasunean, konturatzen garena baino askoz gehiago. Eta… nola lortzen dugu energia hori? Nondik dator? Gaur egungo gizarteak energiarekiko menpekotasun handia du eta erabiltzen diren baliabide eta metodoek ingurumenean inpaktu larria eragin dute. Energia mota ezberdinez hitz egingo da eta horiek klima aldaketan duten eraginaz.
Amaitzeko jolas baten bidez egin ditzakegun aldaketez hausnartzera bultzatuko da.
Oharrak
– Zerbitzua doakoa da.
– Beti irakasle bat egon behar da gutxienez saioa egiten den bitartean.
Energia eta aldaketa klimatikoa (DBH)
Tailerraren deskribapena
Nola lortzen dugu energia? Nondik dator? Energiak eta honen erabilerak aldaketa klimatikoan eta gaur egungo bizimoduan duten eragina ezagutzeko ordubeteko tailerra da.
Horretaz gain, trantsizio energetikoaren beharrari buruz hitz egingo da, ikasleek kontzeptu berri hauek ulertu eta baliabideen kontsumo arduratsuagoa egiteko helburuarekin.
Oharrak
– Zerbitzua doakoa da.
– Beti irakasle bat egon behar da gutxienez saioa egiten den bitartean.
Uraren bidea
Ibilaldiaren deskribapena
Elurretxeko lepotik Irugurutzetako mini zentral hidraulikora egiten den 5 orduko mendi ibilaldi bat da.
Ibilaldi honen helburua Txingudiko Zerbitzuak kudeatzen duen uraren bidea ezagutzea eta bide horrek inguratzen duen paisaiaz jabetzea da modu dibertigarri batean. Horretarako, ikasleak talde txikitan banatuko dira eta erronka desberdinak gainditu beharko dituzte denbora jakin batean ibilaldian zehar egingo diren geldiune desberdinetan. Erronka hauek gainditzeko, talde bakoitzari material ezberdinez (iparrorratza, mapak, prismatikoak, termometroa…) osatuta dagoen motxila bat banatuko zaio.
Garrantzitsua da talde bakoitzean gutxienez smartphone bat egotea, izan ere argazki-kamera, kalkulagailua eta kronometroa ezinbestekoak izango baitira probak gainditzeko.
Oharrak
– Zerbitzua doakoa da. Garraioa bakoitzaren esku gelditzen da.
– Gutxienez 2 arduradun joan beharko dira taldearekin.
– Gomendagarria da tailer hau iraila-urrian edo martxoaren erdialdetik aurrera egitea.
Escape Hall
Bi jarduera eskaintzen ditugu: Escape Hall fisikoa eta Escape Hall digitala:
Escape Hall fisikoa
Jardueraren deskribapena
Escape Hall-a Garapen Jasangarriko 17 Helburuen gaira egokituta dagoen jokoa da, eta arreta berezia jartzen du Txingudiko Zerbitzuak eskumena dituen GJHetan: 6 (ura), 11 (hiri jasangarriak) eta 12 (kontsumo arduratsua).
Escape Hall honek 7 kutxa ditu eta ikasleak jolasak planteatzen duen enigma ebazteko 3-4ko taldeetan ibiliko dira jolasean. Horretarako talde bakoitzak 50 minutu izango ditu eta bukaeran, tokiko ekintzek eta ingurumenarekiko konpromiso pertsonalek duten garrantzia ulertzeko hausnarketarako denbora izango da.
Jolasa momentu oro ingurumen hezitzaile batek dinamizatuko du eta Txingudiko Zerbitzuak Istillaga Plazan dituen instalazioetan garatuko da.
Oharrak
– Zerbitzua doakoa da. Instalazioetaraino heltzea bakoitzaren esku gelditzen da.
– Beti irakasle bat egon behar da gutxienez saioa egiten den bitartean.
– Saio bat baino gehiago jarraian egin nahi izatekotan, ordu beteko tartea beharrezkoa izango da jolasa berriz ere martxan jarri ahal izateko.
Escape Hall digitala
Jardueraren deskribapena
Inoiz Escape Hall fisikoa egin ez baduzue lehenengo hori egitea gomendatzen dizuegu, baina behin egin baldin baduzue errepikatu beharrean digitala aukeratu!
Enigmak berdina izaten jarraitzen du, baina oraingoan GJHak lantzeko taldeka tablet bat izango dute eta jolas digital baten bidez erronkak gainditu beharko dituzte.
Escape Hall fisikoa ez bezala, tailer hau ikastetxean bertan burutuko da eta hezitzailea izango da bertara gerturatuko dena.
Oharrak
– Zerbitzua doakoa da. Instalazioetaraino heltzea bakoitzaren esku gelditzen da.
– Beti irakasle bat egon behar da gutxienez saioa egiten den bitartean.
Kontsumo tailerra
Gizakion kontsumoa aztertzeko hainbat jarduera eskaintzen ditugu:
Energia, ura eta hondakinak (LH)
Tailerraren deskribapena
Gure egunerokotasuna kontsumitzean datza. Kontsumo mota ezberdinez inguratuta bizi gara, baina tailer honetan 3 kontsumo motez hitz egiten da: energia, ur eta hondakin kontsumoaz.
Norberak zenbat eta zertarako erabiltzen ditugun aztertzen da, uste baino gehiago erabiltzen baititugu! Eta era berean naturan horrek duen eraginaz hausnartzera bultzatzen da.
Oharrak
– Zerbitzua doakoa da.
– Beti irakasle bat egon behar da gutxienez saioa egiten den bitartean.
Salmenta eta publizitate teknikak (DBH)
Tailerraren deskribapena
Tailer honetan salmenta teknikek eta iragarkiek gure kontsumo ohiturengan duten eragina aztertuko da. Guzti horren ondorioz, egungo gizarte kontsumistak hondakin kopuru handia sortzen du ingurumena zuzenean kaltetuz.
Arazo global eta larri honen aurrean ez da nahikoa gure hondakinak birziklatzea, izan ere, hauen murrizketan eta berrerabilpenean jarri behar da indarra.
Oharrak
– Zerbitzua doakoa da.
– Beti irakasle bat egon behar da gutxienez saioa egiten den bitartean.
Zisare: konpostajea ikastetxean
Programaren deskribapena
ZiSare programa urte osoko proiektua da eta ikasturte osoan zehar maila batekin edo ikas-talde batekin egiten da lan. Ekonomia zirkularra ardatz, ikasleak protagonista bihurtuz ikastetxean sortzen dituzten bio-hondakinetatik konposterako prozesua ikasten da, eten didaktiko bat ateraz.
Ikasleekin ordu beteko lau saio egiten dira:
- Konpostatzen ikasteko formakuntza tailerra (derrigorrezkoa).
- Laborategi tailerra: mikroskopio digitala erabiliz materia organikoko deskonposatzaileen azterketa.
- Konpostagailutik konposta ateratzeko hustukera tailerra.
- Konpostaren erabilera ikusteko esperimentu bat landare ezberdinen landaketa eginez.
Horretaz gain ikasleek astean behin gutxienez isurketak egin beharko dituzte konpostagailuan, baita parametro fisiko-kimiko eta organoleptikoak neurtu ere. Datu hauek jaso eta bidali behar dizkigute.
Hilabetean behin, konpostatzean aditua den teknikaria ikastetxetik pasako da konpostagailua begiratzera.
Oharrak
– Zisaren parte hartzen duten ikastetxeek material didaktikoa izango dute eskura.
– Zerbitzua doakoa da.
– Beti irakasle bat egon behar da gutxienez saioa egiten den bitartean.
Konpostaren mundua
Programaren deskribapena
Ba al zenekien etxean sortzen ditugun hondakinen % 40a hondakin organikoak direla? Horiek aprobetxatzen hasteko garaia da!
ZiSare programan parte hartzera bultzatzen zaituztegu, baina ikastetxe bakoitzaren errealitatea ezberdina dela eta, batzuentzat ezinezkoa da. Horregatik tailer hau, ZiSaren parte hartzen ez dutenentzat zuzendua dago.
Ordu eta erdiko saioa izango litzateke eta bertan konposta zer den, nola sortzen den eta zertarako erabiltzen den ikusiko dugu. ZiSare programan eskaintzen diren formakuntza eta laborategi saioetako mix bat izango litzateke, hasieran testuinguruan jartzeko zati teoriko labur bat izango du eta jarraian konposteko protagonista diren ornogabeak aztertuko ditugu modu erabat praktikoan.
Oharrak
– Zerbitzua doakoa da.
– Beti irakasle bat egon behar da gutxienez saioa egiten den bitartean.
Merka2dasoa
Programaren deskribapena
Merka2dasoa Txingudiko Zerbitzuek antolatzen duten bigarren eskuko merkatua da. Urtero 2-3 merkatu antolatzen dira. Helburua argia da; hiri hondakinak murriztu eta objektuen berrerabilpena bultzatzea.
Bertako biztanleei postua jartzeko aukera eskaintzen zaie, baina, ikastetxe zein elkarteek lehentasuna dute.
Oharra
– Zerbitzua doakoa da.
– Larunbat edo igandetan izango da, 10:00etatik 14:00etara.
– Datak ikasturtean zehar zehaztuko dira, baina interesa izanez gero jarri gurekin harremanetan eta zehaztu ahala informatuko zaizue.
Akuaversua: tanta ikusezinen enigma
Jardueraren deskribapena
Zenbat litro ur kontsumitzen ditugu egun batean? Beharrezkoak al dira? Gakoa gure erabakiek dute, izan ere, erabaki bakoitzak emaitza ezberdina du.
Egunerokotasunean etxean dugun ur kontsumoaz jabetzeko tailerra da. Talde txikitan joku birtual batean murgilduko dira eta bertan urarekin lotuta dauden ekintza batzuk egin beharko dituzte. Ekintza horiek modu ezberdinetan burutzeko aukera izango dute eta aukeraketaren arabera amaierako emaitza ezberdina izango da. Ikasleek talde lanean erabaki beharko dute nola gainditu beharko duten eguna.
Tailerraren xarma eta berezitasuna errealitate birtualak du. 4ko taldetan 3 ikasle tablet batekin ibiliko dira 4.enak errealitate birtuala betaurreko batzuen bidez ikusiko duen bitartean. Jolasean aurrera egiteko komunikazioa beharrezkoa izango da eta baita hausnarketarako gaitasuna ere.
Modu erreal batean hain preziatua den baliabide urri horren erabileraren garrantziaz jabetuko dira, eta norberak duen arduraz.
Oharrak
– Zerbitzua doakoa da.
– Beti irakasle bat egon behar da gutxienez saioa egiten den bitartean.
Garapen Jasangarriko Helburuak
Garapen Jasangarriko Helburuak lantzeko tailer berri bat prestatu dugu.
Antzararen jolasean oinarrituta dago, jolasean aurreratzen doazen neurrian froga batzuk egiten eta galderak erantzuten joango dira.
Hainbat galdera eta 8 froga desberdin daude energiarekin eta klima aldaketarekin lotutakoak, batez ere.
Bukaerara iristerakoan, azkeneko galdera bati erantzun beharko diote jolasa amaitu ahal izateko.